Ermua y Eibar indarrak batu dituzte urrian ‘Ciencia en Acción’ programaren XVIII. edizioa gain hartzeko
Eibarrek eta Ermuak ‘Ciencia en acción’ programaren aurtengo XVIII. edizioa hartuko dugu eta fase finalaren egoitza izango gara urriaren 6tik 8ra bitarteko egunetan, horiek barne. ‘Ciencia en Acción’ nazioarteko programa da. Ekimenaren xede dira zientziaren komunikazio soziala sustatzea, zientziaren irakaskuntza berritzea eta hori nahiz teknika modu errazean gizartera zabaldu eta hedatzea. Programak heziketa zientifiko eta horren zabalkunderako plataforma eskaintzen du, ekimena hedabide eta ikastegientzat, nahiz hezkuntzaren maila guztietako irakasleentzat –unibertsitatea barne- adin eta maila guztietako ikasleentzat zabalik dagoelarik. Programak zientzian trebatu eta hori hedatzeko plataforma eskaintzen du, portugesez nahiz gaztelaniaz hitz egiten dugun herrialdeentzat. Horretan giza komunikazio zentro eta hedabideei zabalik dagoelarik, eta baita ere hezkuntza alorrean dabiltzan ikasle guztiei, unibertsitarioak barne egonik.
Herri bietako alkateek, Miguel de Los Toyos eta Carlos Totorikak, ekimenaren inguruko xehetasunak aurkeztu dituzte gaur goizean, Juan Carlos Abascal eta Alberto Albistegirekin bat. De los Toyosek esan duenez “denbora luzea daramagu alor honetan lanean Innpulso sarearen bidez, hasieratik kide baikara eta erronka honi elkarrekin aurre egitea erabaki dugu logistikoki nahiz ekonomikoki egin beharreko ahalegina handia delako. Honek erakusten du, gure zonaldeko industri ehunean zientzia eta berrikuntza txertatzearen alde egunero lanean jarduteko konpromiso irmoa dugula”. Totorikak, bestalde, “bi udalek batuta eta elkarlanean egitearen erabakia azpimarratu du. Bere esanetan, zentzua izateaz gain herritarrek ez baitute bereziko Eibarren edo Ermuan egiten den, baizik egitea, hori baita garrantzitsua, egunero ikastetxe eta institutuak edo industrialde eta enpresak partekatzen ditugun bezala”. Herriko lehen ordezkariaren ustez, udal eta herriek “badugu zer esan eta egin zientzia zabaltzeko, horretan lagundu behar dugularik, nahiz itxuran gurekin zerikusirik ez duela pentsatu daitekeen”. Esandakoak hitzez-hitz ikus eta entzun ditzakezuen behean eta gure Youtubeko kanal korporatiboan uzten dizuegun bideoan.
Edizioak bi atal hartzen ditu barne: ''Ciencia en Acción eta ''Adopta una estrella''
XVIII. Edizio honek bi atal hartzen ditu barne: ‘Ciencia en Acción’ eta ‘Adopta una estrella’ izenekoak. Bi horiek fase finala Eibar eta Ermuan ospatuko dugu urriaren 6tik 8ra bitartean, Izarra Centren nahiz Coliseo Antzokian jarduerak gauzatuko ditugularik.
Hori aurrera ateratzeko erakunde publiko eta pribatu askoren babesa izango dugu, esaterako Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusia edo CSIC; Lilly Fundazioa edo Fisika, Kimika eta Astronomiako elkarte espainiarrak, besteak beste. Hurbileko kolaboratzaileen artean ere aipatzekoak dira, besteak beste, EHU eta Tekniker eta enpresen artean Tenneco edo Alfa Taldea.
Programaren helburu zehatzak ondorengoak dira:
- Zientzia herritarrentzat erakargarriago egiteko ideia berritzaileak lantzea.
- Hezkuntza maila ezberdinetan eta kurrikuluaren barne dauden edukien osagarri izango diren material pedagogiko erabilgarri anitz eta kalitatezkoak prestatzea.
- Hezitzaileen artean zientziarekiko interesa pizten zabaltzea, ikasgeletan eta ikasleen artean zubi lan aktiboa egin ditzaten.
- Herritarren artean zientziaren kultura gehiagotzea.
- Gizarteak aurrera egiteko eta pertsonen ongi izatea lortzeko zenbaterainoko garrantzia duen agerian jartzea.
Lanak baloratzerakoan ondoko apektuak hartuko dira kontutan: interesgarritasuna, erabilgarritasuna, originaltasuna, kalitate teknikoa eta aurkezteko modua. Nolanahi ere, kasu guztietan zientzia modu erakargarrian landu eta agertu beharko da, ikasle nahiz aditu ez direnak erraz ulertzeko eta baita luze-zabal hedatzeko moduan. Irabazleen izenak programaren webgunean emango dira argitara eta banakakoei nahiz taldeei aurtengo urriaren 6tik 8ra Ermuko Izarra Centren eta Eibarko Coliseo Antzokian gauzatuko den finalera etor daitezela gonbidatuko zaie.
Udal biek erakunde antolatzailearekin lankidetza hitzarmena sinatuko
Ermuko eta Eibarko Udalek “Ciencia en Acción” antolatzen duen erakundearekin lankidetza hitzarmena sinatuko dugu. “Ciencia en Acción” Nazioarteko Txapelketa hirugarren aldiz iritsiko da Euskadira. Aurreko bi edizioetan bi hiriburutan izan zen, eta orain, lehenengo aldiz, elkarrekin hartuko duten ondoko bi udalerritan ospatuko da. 2000. urtean Donostian izan zen txapelketa, Zientziaren Kutxa-espazioa Miramon Museoan, “Física en Acción” izenpean. 2013. urtean, aldiz, Bilboko Bizkaia Aretoan ospatu zen lehiaketa, Peñascal Fundazioaren eskutik. 2017 honetan, Ermuak eta Eibarrek hartuko dugu txapelketa, bi udalerrik, elkarlanean egiten den lehen aldi honetan.
Oso proiektu esanguratsua da Eibarrentzat eta Ermuarentzat, urte asko baitaramatzagu zientzia eta teknologia bultzatzen, gure gazteak lan merkatura sartu eta enpresek eskatzen duten maila eman ahal izateko. Gure inguruko garapen sozioekonomikoan buru-belarri aritzen garen bi herriren arteko elkarlanari esker da posible honelako jarduera burutzea; izan ere, denbora asko daramagu ekintzailetza bultzatzen duten politika aktiboekin lanean, ekintzaile kultura indartzeko, enpresa berriak erakartzeko eta ehun ekonomikoa dibertsifikatzeko.
“Ciencia en Acción” programaren jardunaldiak herritarrei zabalik egongo diren azokak izango dira, eta esperimentu eta erakustaldien bitartez, kontzeptu zientifiko ezberdinak azalduko dira modu erakargarrian. Erakustaldi horiekin, gure eguneroko bizitzan gertatzen diren baina konturatzen ez garen hainbat fenomeno zientifiko azaltzen eta sinplifikatzen saiatuko gara ikus-entzule guztientzat.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n