Assassin's Creed 3D eta Frantz, asteburu honetan Ermua Antzokian

17.01.17
Ermua Antzokia

Blinky Bill, el Koala filmaren proiekzioa atzeratu egin da, eta horren ordez El Principito eskainiko da

Ostegun honetatik aurrera zine programazio berria izango dugu ikusgai Ermua Antzokian. Zineklubak emango dio hasiera aste honetako programari, Paterson filmaren eskutik. Jim Jarmusch zuzendari handiaren azken lanak kritika oso onak jaso ditu. Paterson autobus gidaria da Paterson izena duen New Jerseyko hiri batean, baina bere benetako ametsa poesia da. Pelikula fina, hipnotikoa, goxoa, apala eta erromantikoa da, fotogramaz fotograma sentiberatasuna erakusten duena. Paterson ostegun honetan 20:30etik aurrera eskainiko da jatorrizko bertsioan azpitituluekin.

Zine komertzialeko programazioa larunbat honetan 19:30ean hasiko da François Ozon momentuko zuzendari frantziar ospetsuenaren azken lanaren lehen emisioarekin: Frantz. Lehen Mundu Gerrako ondorioak ardatz dituen garaiko drama fina da Frantz. Alemaniako herri txiki batean, Annak egunero bisitatzen du bere senarraren hilobia loreak uzteko. Goiz batean, frantses gazte bat topatuko du bertan, loreak uzten. Gordina eta gozoa, Frantz pelikula lazgarria eta erromantikoa da, baita dotorea, bizia eta, argi eta garbi, gudaren aurkakoa ere. Larunbatean emateaz gain, igandean 22:00etan eta astelehenean 20:30etan ere izango da zinta ikusteko aukera.

Asteburuko bigarren film komertziala Assassin’s Creed 3D izango da, Justin Kurzelek zuzendu eta beti harritzen gaituen Michael Fassbender, Marion Cotillard, Jeremy Irons, Brendan Gleeson eta Charlotte Rampling aktoreak protagonista dituen akziozko lana. Zientzia fikzioa eta abentura historikoa uztartzen ditu film honek, eta izen bereko bideojoko saga arrakastatsua du oinarri. Tenplarioak, Assassinsak eta Inkisizioa erakusten ditu akzio indartsuko film ikusgarri honek. Assassin’s Creed 3D larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean eskainiko da.

Igandeko haurren saioari dagokionez, aurreikusitako programan aldaketa egongo da. Izan ere, Blinky Bill, El Koala filmaren estreinaldia atzeratu egin da; horren ordez, El Principito pelikula frantziarra emitituko da. Saint-Exuperyren eleberri ezagunaren moldaketa ederra da, eta 17:00etatik aurrera izango da ikusgai Ermua Antzokian.

Informazio gehiago eskuratzeko, ikus ezazu Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko