Ermuak ‘Ciencia en Acción’ elkartearekin hitzarmena sinatu du eta programaren egoitza izango

17.01.17
Erakundea

‘Ciencia en Acción’ elkartearen presidenteak, Rosa Maria Ros Ferrek, urriaren lehen asteburuan gure udalerrian gauzatuko dugun XVIII. Programaren zehaztasunak aurkeztu dizkio gaur Udalbatza kideei, asteroko Informazio Batzordean. Ermua programa horren egoitzetako bat izango da –Eibar herriarekin batera- eta bietan zientzia modu zuzen, erraz eta eraginkorrean zabaltzeko herritar ororentzat zabalik izango den azoka, hitzaldiak, jarduera eta tailer praktikoak, erakustaldiak eta izango ditugu. Informazio Batzordea bukatu ondoren Ros Ferrek eta Totorika Izagirre elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute programa aurrera atera eta gure herrian nahiz Eibarren gauzatu ahal izateko. Eibarko Hiriak ere eguerdian sinatu du lankidetza hitzarmen bera, edizioaren kostu erdia –bakoitzak 35.000 euro- gain hartuta erdibana. Beste horrenbeste jarriko du Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiak, CSIC delakoak. Ermuak azoka, erakusketa eta lehiaketa antolatzeko eta Izarra Centre eraikina jartzeko konpromisoa hartu du.

‘Ciencia en Acción’ elkartearen presidente eta katedratikoak zonaldeko LHan, DBH eta Batxillergo lerroak dituzten ikastetxeetan zientzia irakasleei diren eta zentro horietako Guraso Elkarteei aurkeztuko die proiektua gaur bertan. Aurkezpen ekitaldi hori Eibarko Udaletxean eginen da, arratsaldeko 4etatik aurrera.

‘Ciencia en Acción’ zientzia hedatzeko izaera duen eta Espainian gauzatzen den jarduera nagusienetakoa da, zeina aurtengo urriaren 6tik 8ra bitartean biak barne gauzatuko den, Ermuko Izarra Centren eta Eibarko Coliseoan. Ciencia en Acciónnazioarteko programa da. Ekimenaren xede dira zientziaren komunikazio soziala sustatzea, zientziaren irakaskuntza berritzea eta hori nahiz teknika modu errazean gizartera zabaldu eta hedatzea. Programak heziketa zientifiko eta horren zabalkunderako plataforma eskaintzen du, ekimena hedabide eta ikastegientzat, nahiz hezkuntzaren maila guztietako irakasleentzat –unibertsitatea barne- adin eta maila guztietako ikasleentzat zabalik dagoelarik.

XVIII. Edizio honek bi atala barne hartzen ditu: ‘Ciencia en Acción’ eta ‘Adopta una estrella’ izenekoak. Izen-ematea, jada, zabalik dago eta maiatzaren 15era bitartean egin ahal izango dute interesdunek, elkartearen webgune ofizialaren bidez. “Ciencia en Acción” sariak modalitate ezberdinak hartzen ditu, aurkeztutako lanaren arabera. Sari bakoitza alor jakin bati lotuta dago, esaterako, zientzien didaktika; Fisika erakustaldiak, Matematika, Biologia edota Geologia laborategia; Jasangarritasuna; Zientzia, Ingeniaritza eta Baloreak, beesteak beste.

Lanak baloratzerakoan ondoko apektuak hartuko dira kontutan: interesgarritasuna, erabilgarritasuna, originaltasuna, kalitate teknikoa eta aurkezteko modua. Nolanahi ere, kasu guztietan zientzia modu erakargarrian landu eta agertu beharko da, ikasle nahiz aditu ez direnak erraz ulertzeko eta baita luze-zabal hedatzeko moduan.

‘Ciencia en Acción’ elkarteak eskaintzen dituen jardueren barne, esan behar izen ematea zabalik duela lehen eta bigarren hezkuntzan zientzia irakasle direnentzat otsailaren 8 eta 9an emango den formaziorako.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n