Gurasoentzat eta gizarte hezkuntzako teknikarientzat Bilgunea

17.01.17
Hezkuntza

Bilgunea programa abian izango da hil honetan beste urte batez, eta prest daude 2016/2017 ikasturteari dagozkion hitzaldi eta edukiak.

Ekimena Tokiko Gizarte-Hezkuntza Mahaiak bultzatzen du, eta helburua hezkuntzako profesionalei eta gurasoei herriko umeen gizarte-hezkuntza garapenerako erremintak eskaintzea da.

Ermuko Udalak antolatu du programa, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzaren, herriko Ikasleen Guraso Elkarteen, ikastetxeen eta osasun zentroaren laguntzarekin.

Jardunaldiak lau ataletan banatuta daude, haurren adinak kontuan hartuta: 0-3 urtekoak, haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza. Atal bakoitza, aldi berean, gai zehatzagoetan banatzen da.

Lehenengo hitzaldia astelehen honetan, urtarrilak 23, izango da “Familien harmonia ezartzeko ohiturak” izenpean. Jardunaldi hori 0 eta 3 urte artekoen atalean sartzen da, eta “Guraso izatea: non dago argibideen eskuliburua?” zikloaren barne dago. Bi saio izango dira, bata goizez 09:30etik 11:00etara eta bestea arratsaldez 17:30etik 19:00etara. Azken horretan doako ludoteka zerbitzua eskainiko da.

Programa osoa, 16 hitzaldiz osatua, hemen kontsultatu daiteke.

Edozein hitzalditara joatea doakoa da. Programan parte hartzeko, izena eman behar da informazio triptikoa bete eta Gizarte Zerbitzuetan entregatuta, edo 943 17 91 61/943 17 91 62 telefonoetara deituta.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du
Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako