’Ados Teatroa’ konpainiak ‘Idiot Txou’ tituluko muntaia dakarkigu Antzokira
’Ados Teatroa’ konpainiak ‘Idiot Txou’ tituluko muntaia dakarkigu Ermua Antzokira. Antzezpena Antzokian izango eta ostiralean egingo da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerek hamar euro balio dute eta jada Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainen sarearen eta webgunearen bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda. Antzezpenak gutxi-gorabehera laurogeita hamar minutu irauten du.
‘Idiot Txou’ ikuskizunean hainbat aktore ezagunek parte hartzen dute: Josean Bengoetxeak edo Javier Merinok, Dorleta Urretabizkaiak eta Asier Hormazak, Garbi Losadaren zuzendaritzapean. Lanak gaurkotasunaren analisia egiten du umorearen ikuspuntutik, zuzeneko irratsaio baten aitzakia abiapuntu izanik. Orotariko publikoarentzat aproposa den komedia da, pil-pilean dauden gaurko gaiak ukitzeaz gain, antzezten den herrikoak ere espresuki sartzen dituztelarik funtzioetan. Lantzean behin eszenaren eta publikoa jarrita dagoen lekuaren arteko ‘laugarren horma’ hori lurreratu egiten dutelarik ikusleekin hartu-emanetan jarduteko. Izan ere, antzezpena antzerki bizia izan nahi duelako.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean