Ermua eta Eibarko irakasleek ‘Ciencia en Acción’ programaren xehetasunak ezagutu dituzte
‘Ciencia en Acción’ elkarteko presidente, Rosa Mª Ros Ferrek, programa horren filosofia eta xehetasunak aurkeztu zituen bart arratsaldez Eibarren. Aurkezpen ekitaldia Eibarko udaletxeko Osoko Bilkura aretoan egin zen eta Eibar nahiz Ermuko ikastetxeetako hamabost bat ordezkari –zuzendari nahiz irakasleak- bertaratu ziren, bi herrialdeetako Lanbide Heziketarako ikastetietakoak barne. Alberto Albistegi alkateordeak aurkezle lana egin zuen, ekimena bi udalen arteko elkarlanean hartzeko arrazoiz eta testuinguru sozioekonomikoaz mintzatu zelarik. Jarraian, Rosa Mª Rosek hartu zuen hitza eta programaren helburu eta xehetasunak azaldu zituen. Ros Ferrerek hitzaldi honekin eskualdeko ikastetxeen parte hartzea eta interesa piztu nahi izan ditu, taldeek proiektuak aurkez ditzaten.
Ermua eta Eibarrek zientziaren mamia izan nahi dute aurtengo urrian eta, hain zuzen ere programaren lehiaketa finala eta azoka gauzatuko diren 6tik 8ra bitarteko egunetan. Bi herriek ziur daude zientzia ez dela gure gizartetik at dagoen gaia, aldrebes, oso barnean eta etorkizun hurbilean gure ehun ekonomikoaren eta baloredun enpleguaren oinarri izan baitaiteke. Programak barne daude dituen ‘Ciencia en Acción’ eta ‘Adopta una estrella’ ataleko eremu ezberdinetan esperimentuak nahi proiektuak aurkezteko epea maiatzaren 15era bitartean zabalik dago. Aurkezpena egin eta bertaraturiko irakasleek erakutsi zuten interesaren arabera, zenbait proiektu eta proposamen interesgarri aurkeztuko eta jasoko direla espero dute antolatzaileek.
Programaren barne prestakuntza emango zaie interesa izan dezaketen LHko eta DBHko zientzia irakasleei. Bi ikastaro egingo dira, arratsaldez eta lau eta erdietatik zazpi eta erdietara bitarteko ordutegian. Lehena otsailaren 8an Zamudion eta, bigarrena, otsailaren 9an, Eibarren, Irakaskuntza Bateratuen Ikastetxean. Lekuak mugatuak dira. Izen-emateko nahiz argibideetarako ikus Berritzeguneak eskaintzen duen informazioa.
Lotutako albisteak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute

Sei helburu orokor eta 30 ekintza zehatz jasotzen ditu dokumentuak 2025-2028 epealdirako

Belaunaldien arteko tailerren bidez gatazkak saihesteko formulak landu dituzte