'Innpulso sarea'ren Zuzendaritza Batzordeko kide izaten jarraituko du Ermuak

20.01.17
Erakundea

Innpulso Sarean Elkartean (ARINN delakoan) txertaturiko herriek babes zabala eman diote Ermuari Kontseiluko kide izaten jarraitzeko

Ermuak berritu egin du ‘Innpulso Sareko’ Zuzendaritza Batzordean kide izatea aste honetan. Gure herriak sarea osatzen duten 55 herrietatik 45en botoa eta babesa jaso du organoan mantentzeko, asteartean Madrilen eta Ekonomia, Industria eta Lehiakortasuna Ministerioaren egoitzan egindako bileran. Bilera horretan, jorratutako hainbat gaien artean Zuzendaritza Batzorde berria hautatu zen, Ermuak kargu horretan jarraitzeko babesa berritu zuelarik.

Hori horrela, gure herria Innpulso Sareko Zuzendaritza Batzorde berriaren kide izaten jarraituko du. Organo hori ondoko kideez osatuta geratu da: 20000 biztanle baino gutxiagoko herri txikien ordezkari: Los Santos de Maimona (Badajoz) eta Ermua. 20000tik 100.000 artekoen ordezkari: Alcoy eta Sant Boi de Llobregat, eta 100.000tik gorako handienak Terrasa eta Santander. Presidentzia kopartitzen jarraituko dute Barakaldok eta Mostolesek.

Konposaketa ezagutzearekin bat, Carlos Totorikak beste herrietako kide eta ordezkariei eskerrak eman dizkie gure herriarekiko agertu duten konfiantzagatik eta eman diguten babesagatik. Alkatea atseginez hartu du babes hori eta herri nahiz herritarren onerako elkarrekin lanean jarraitzeko ilusioa duela adierazi du. Totorikak kontseilua uzten duten herriei egindako ekarpena eskertu dizkie, hiru urtez elkarrekin jardun baitira lanean. Eta kide berriei ongi etorria eman die.

Ermua Zientzia eta Berrikuntza Hirien Sareko kide da 2011a geroztik, lehenengo deialditik. Sarea eratu zeneko helburua lankidetzarako gunea eskaintzea toki politika berritzaileak aplikatu eta definitu nahi zituzten udalentzat. Horren bidez berrikuntza proiektuei bide eman eta enplegua sortzeko.

Herri asko horien babesagatik, Zuzendaritza Kontseiluan jarraitzeko aukera berria izanen dugu eta horri esker proiektu berriak koordinatzen, kudeatzen eta bertako enplegu eta enpresak indartzeko jarduera berritzaileak aplikatzen jarraitu ahal izango dugu. Baita administrazio eraginkorrago eta herritarrekiko hurbilagoa lortzen ere. Horren guztiaren arabera, erronka sozial eta ekonomiko berriei lehiakortasun eta jasangarritasun gehiagoz aurre egin ahal izango diogularik.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n