Oinezkoentzako kaleetan seinale argidun berriak jarri dira, hobe ikus daitezen

20.01.17
Hiritarren Segurtasuna

Hiritarren Segurtasunerako alorrak –osorik edo ordutegiaren arabera- oinezkoentzako diren kaleetan seinale bertikal argidun berriak –led motatakoak, distira etengabe egiten dutenak eta eguzki energia erabiltzen dutenak- jarri ditu. Aste honetan Probaleku, eta Baldespina Markesaren kalean ditugun hiru seinale egokitu ditu, auto gidariok batez ere hobeto ikusterik izan ditzagun eta kale horien izaera, erabilera eta mugak errespetatzen ez dituztenei aitzakiarik gabe uzteko.

Alorrak seinaleak aldatzea erabaki du hobeto ikusiaz ematen diguten informazioaz jabetu gaitezen, auto gidari bat baino gehiago izaten baita adierazten dutena bete ez eta bertatik pasatzen direnak, gehienetan ikusi ez izanaren edo egindako aldaketa eta duen erabilera ezagutu ez izanaren aitzakiapean. Seinale berriek ezarritako erabileran berri ematen dute eta argi distiratsu gorria dute, eguneko 24 ordutan etenik gabe. Horren aurrean, muzin egitea edo ez ikusiaren aitzakia erabiltzeko aukera gutxiago izango ditugu.

Seinaleak aipatutako kaleen sarreran jarrita daude; ezkerrean argidun seinalea izango dugu eta eskuman kalearen erabilera, galarazitakoa edo mugari dagokiona.

Pertsonentzako arriskua gutxitu eta segurtasuna areagotu

Seinale berriokin hobeto ikusten denez, Segurtasun alorrekoek bertan adierazitakoa beteko dela espero dute. Horrez gain, auto gidarioi eta gure sen onari dei egiten digute, arretaz ibili eta kaleon erabilerak errespeta ditzagun, batez ere oinezkoentzat diren kasuetan pertsonok lasai asko ibiltzen garelako bertan. Kale horietan edo behar ez diren orduetan motordun autoak sartu gero istripua izan eta eragiteko portzentajea asko igotzen baita.

Seinaleetan adierazitakoa ez betetzea arau hauste larritzat hartuko eta Zirkulazio Araudi Orokorreko 121, 5, 5 A artikuluan aurreikusitakoaren arabera, 200 euroko isuna jarriko da.

Lotutako albisteak

Imagen
19.12.25
Oinezkoen pasabideetan segurtasuna indartzeko argi-balizak jarri dira

Lau puntutan instalatu dira eta oinezkoen segurtasuna indartzeko helburuarekin
Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean