'Eva Fernández Group' eta bere kalitatezko jazz musika Lobianon ikus eta entzungai

20.01.17
Kultura eta Gazteria

Bizkaia jazz-blues zirkuitua bueltan datorkigu Ermura asteburu honetan, ‘Eva Fernández Group’ talde kataluniarraren eskutik. Taldea osatzen duen boskotea bihar arratsean emango du kontzertua Lobiano Kulturgunean, iluntzeko 20:00etan hasiko delarik emanaldia. Sarrerak jada salgai daude 8 euroren truke Kutxabanken webgunean entitatearen orotariko kutxatzainetan, eta baita Lobianon bertan ere. Bihar ikuskizuna hasi artean sarrera erosteko parada ere izanan dugularik.

Eva Fernández Kataluniako gazte musikaria da, jazzean etorkizun oparoa izango duela aurreikusten dena. Gaztea izan arren, esperientzia handia bildu du urte gutxitan eta emakume-ahots gazte eta punta-puntakoen labekada berriko kide da. Dagoeneko Dick Oatts, Ken Peplowski, Bobby Gordon edo Jesse Davis bezalako figura handiekin lan egin dute eta Bartzelona, Terrassa, Porta Ferrada, Menorca, Roses, Vic eta Xàbia (Valentzia)ko jazz jaialdietan parte hartu dute, besteak beste. Oraingoan boskote-formatuan dator Eva Fernández, David Pastor, José Luis Guart, Toni Pagès eta Miquel Angel Cordero jazz-gizonak bezalako musikagile prestigiotsu eta ezagunak elkartzen dituen proposamen honetan.

Eva Fernández Group izenez, taldeak jazz-errepertorio klasiko eta gaur egungo elkarrekin eskainiko du, apustu arriskutsu, elegante eta freskoa eginez. Talentua eta konplizitatea, gaztetasuna eta esperientzia, zuzeneko ikuskizuna, betiko estandarrak berrasmatuz eta etorkizuneko estandarrak sortuz.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin