Hiru film ederren proiekzioarekin amaiera emango dio Ermua Antzokiak urtarrilari
Ostegunean asteko zine programazio berri bati hasiera emango diogu Antzokian. Zine klubean Tohmas Vinteberg zuzenduriko La Comuna zinta daniarra izango dugu ikusgai. Zuzendari honek filma eder hainbat egin ditu, besteak beste, La Caza titulua. Danimarkan kokatzen da, 70. hamarkadan; Amerikan eta 68. urteko maiatzean ezarritako kulturaren kontra hazitako korronteei jarraiki senar-emazte bikoteak beren bizitza erabat aldatzea eta beren etxebizitza komuna baten bihurtzea eta taldeko bizitza egitea erabakitzen du. Tragikomedia heldu eta argitsua da. Filma samurra, hausnarketa egitera daraman horietakoa, melodrama eta hausnarketa soziologikoa uztartzen dituena. Iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera, jatorrizko bertsioan eta gaztelerazko azpitituluekin.
Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko. Arratseko zazpi eta erdietan David Mackenzie zuzendariaren Comanchería titulua lehene aldiz proiektatuko dugu. Filmak kritikaren oniritzia eta ikusleriaren babesa jaso du. Lanak thrillerra, egungo western generoa, drama eta akzio generoak uztartzen ditu. Protagonista Jeff Brigges da, lan ona egiten duena. Dibortziaturiko bat eta horren anaia –espetxetik atera berri dagoena- Texas estatuko mendebalderantz doaz familiaren baserria aurrera ateratzeko plan zoro bat gauzatu askoz. Urrezko puxika sarietarako izendatutakoa da filma eta bigarren aktore onenagatik, eta American Film Institute erakundekoek urteko 10 onenen arteak kokatu zuten. Comanchería filmak ez du inor epel utziko. Larunbataz gain, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko 20:30etan ikusi ahal izango dugu.
Asteburuko bigarren proposamen komertziala Passengers 3D. titulukoa da. Zientzia-fikzioa eta erromantzea uztartzen du Chriss Pratt eta Jennifer Lawrence aktore eta Morten Tyldum zuzendari dituen lan honek. Tyldumek The Imitation game (Descifrando Enigma) edo Headhunters filma ezagunen autorea da. Milaka pertsona daramatzan espazioko ontzi batek arazo larria izango du meteorito batekin jo eta gero. Kolpearen ondorioz bidaiari hainbat hibernaziotik esnatzen dira bidaia amaitu baino 90 urte lehenago. Emozioz betea, ikusgarria, akziozko istorio zurrunbilotsua eta aldi berean erromantikoa. Gozatzeko filma. Passengers 3dimentsiotan larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Azkenik, haurrentzat eta igande arratseko emanaldian animaziozko azken lan arrakastatsua ikusi ahal izango dugu: Canta (Sing) 3D. Buster garai onagoak bizi izan zituen antzoki bat kudeatzen duen Koala da, aretoa berriz arrakastatsu izan dadin edozer egiteko prest dagoena. Dibertigarria, gatzduna, musikaz eta emozioz beterikoa. Mundu osoan zehar diru asko bildu izan duen lana, lehenengo segundotik gozatzen dena.
Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan