2017/2018 ikasturterako matrikulazio epea zabalduko dute ikastetxeek

27.01.17
Hezkuntza

Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta pribatu kontzertatuek astelehen honetan, urtarrilak 30, zabalduko dute 2017/2018 ikasturterako matrikula egiteko epea. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak 2017ko urtarrilaren 16an argitaratu zuen ordena, eta eskaerak aurkezteko egutegia eta onarpen-epea ezartzen ditu.

Ikasleak onartzeko prozesu honetan parte hartu beharko dute 2 urteko geletan onartuak izan nahi duten ikasle guztiek. Era berean, eskaera egin beharko dute lehen aldiz Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan sartu nahi duten ikasle guztiek. Bestetik, onarpen-prozesu honetan eskaera egin beharko dute lehendik eskolatuta dauden ikasleek ere, baldin eta hezkuntzako maila edo etapa horiek egiteko ikastetxez ala hizkuntza ereduz aldatu nahi badute edo behar badute.

Ermuan bost ikastetxe ditugu; horietatik hiru publikoak dira (Ongarai Eskola, Anaitasuna Ikastola eta Sallabente) eta beste bi itundutakoak (Eskolabarri eta San Pelaio). Zentro horietan guztietan, ikaslean onartzeko prozesuaren egutegiak zehazten duen moduan, urtarrilaren 30etik otsailaren 10era bitartean jasoko dira eskaerak, biak barne. Behin-behineko zerrendak otsailaren 23an argitaratuko dira, eta martxoaren 8a arte zabalik egongo da erreklamazioak aurkezteko epea. Behin-betiko zerrendak martxoaren 16an izango dira ikusgai.

Urteroko legez, lehenengo aldiz matrikula egin behar duten familiekin (2015. urtean seme-alabak izan zituztenekin) harremanetan jarri da Ermuko Udala Hezkuntza sailaren bitartez, gure herrian hezkuntza alorrean dugun eskaintza zein den jakinarazteko, eta horretan oinarriturik familiek gogokoen duten aukera egiteko.

Informazio gehiago behar izanez gero, sakatu hemen.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
25.06.25
Ermuko Udalak II. Haur eta Nerabeen Tokiko Plana onartu du

Sei helburu orokor eta 30 ekintza zehatz jasotzen ditu dokumentuak 2025-2028 epealdirako
Imagen
17.06.25
'Ermua, Hiri Lagunkoia’ taldeak eta LHko ikasleek espazio publikoetako bizikidetzari buruzko gogoeta egin dute

Belaunaldien arteko tailerren bidez gatazkak saihesteko formulak landu dituzte