Hamabi puntuk osatzen dute urtarrileko Osoko Bilkura
Ermuko Udalbatza astearte honetan, urtarrilak 31, bilduko da hil honi dagokion ohiko Osoko Bilkuran. Guztira hamabi puntuk osatzen dute saio horretako eguneko gai-zerrenda, eta 19:00etan hasiko da udaletxeko areto nagusian.
Zinegotziei eguneko gai-zerrendako gaiekin zerikusia duten interesak jakitera emateko egiten zaien ohiko gonbidapena egiteaz eta pasatu den bilkurako akta onesteaz gain, zinegotziek zenbait gai ezberdinen inguruan bozkatuko dute, besteak beste, Tenneco Automotive Iberica S.A. enpresarekin hirigintza-hitzarmena egitearen inguruan, merkataritza eta inbertsioaren inguruko tratatu translatantikoei lotutako mozioen inguruan edota Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariak emaniko ebazpenaren kontra, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko komenigarritasunaren inguruan.
Saioa zuzenean eskainiko da streaming bidez orrialde honetan. Helbide berean Bilkuran aurkeztuko diren gaien dokumentazio osoa ikusi daiteke.
Bestalde, goiz horretan bertan, ohi bezala, Gai-Orokorren eta Udalbatzarrak Aztertu Beharrekoen Informazio Batzordea egingo dute zinegotziek. Saio horri buruzko informazio guztia hemen ikusi daiteke.
Lotutako albisteak
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian