Ermuko Udalak eta Tennecok hirigintza-hitzarmena sinatu dute

08.02.17
Erakundea

Ermuko Udalbatzak Tenneco Automotive Iberica S.A. enpresarekin Hiri Antolamenduko Plan Nagusiko (HAPN) Ureta I eta II eremuak aldatzeko hirigintza-hitzarmena behin betiko sinatzea onartu du.

Urtarrilaren 31ko Osoko Bilkuran hartu da erabakia, PSE-EE (6), EAJ (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin eta EH Bildu (2), Se Puede Ermua Ahal Da (1) eta Irabazi (1) alderdien abstentzioarekin.

Udalaren eta enpresaren artean adostutako hitzarmenaren helburua hirigintza kudeaketa sinplifikatzea da industria partzela hedatzeko eta bere erabilgarritasuna errazteko. Gainera, enpresaren segurtasuna handituko da asteburu eta jaiegunetan. Horrela, oinezkoen bidegurutze bat ekidin eta enpresarantz doan trafikoaren egungo mozketa saihestuko dira, eta harrapaketak jasateko arriskuak ere behera egingo du.

Tenneco enpresak hitzarmen bidez aurkeztutako hirigintza konponbideak, beraz, hirigintzako kudeaketa errazten du eta ez ditu HAPNren eta interes orokorraren helburuak kaltetzen. Hori horrela, Ermuko Udalak behin betiko sinatu du 2016ko azaroaren 29ko Osoko Bilkuran behin-behinean onartutako hitzarmena. Izan ere, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 20 egunean ez da alegaziorik jaso; beraz, Osoko Bilkurara bidali da onartu ahal izateko.

Astelehen honetan, otsailak 6, Carlos Totorika alkatea eta Tenneco Automotive Iberica enpresako ordezkariak bildu dira 2017ko urtarrilaren 31ko Osoko Bilkuran onartutako hitzarmena sinatzeko.

Lerro hauen ostean sinadura ekitaldiko irudiak ikusi daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n