Udal honek zerbitzu anitzeko ofizial-langilea kontratatzeko lan-poltsa eratuko du

14.02.17
Erakundea

Udal honek hautatze prozesua gauzatuko du lan-poltsa sortu eta horren bidez zerbitzu anitzeko ofizial-langilea kontratatzeko. Lanpostua C2 azpitaldean kokatzen da eta lanjardun osokoa izango. Hartzen den langileak izango dituen funtzio eta egin beahrren artean udalaren ikastetxe eta eraikinak mantendu eta zaintzea izango da, halaber, parte hartuko du brigadak egin behar dituen hainbat lan ezberdinetan. Titulazioari dagokionez hautagaiak eskola-graduatua, LH1; erdi mailako heziketa zikloa edo baliokidea eduki beharko du. Euskarari dagokionez 1 Hizkuntza Eskakizuna izango arren, ez du derrigortasunik eta meritutzat hartu eta horrela baloratuko da. Aurreikusitako lansaria maila eta kategoriari dagokiona izango eta hileko kopuru gordina 1.888 eurotan zehaztu da. Hautatze-prozesuan parte hartzeko eskabideak otsailaren 24ra artean aurkez daitezke, hori barne Abiapuntu bulegora bertara eramanda edo abiapuntu@udalermua.es postontzira idatzi eta erantsiaz. Bigarren aukera hau da gomendagarriena, erosoa eta azkarra delako.

Hautatze-prozesura aurkeztu ahal izateko betebeharrak ondorengoak dira:

  • Eskola-graduatua, LH1; erdi mailako heziketa zikloa edo baliokidea edukitzea.
  • Espainiakoa edo EBko estaturen bateko nazionalitatea edukitzea.
  • Eskabideak aurkezteko azken eguna baino lehen 18 urte beteta izatea.
  • B motako gidatze-baimena edukitzea.

Egitekoak behar bezala betetzea galkaraziko duen akats fisiko edo gaixotasunik ez izatea. Administrazio Publikoaren zerbitzutik aldenduta edo funtzio publikoetan jarduteko ez gaitua ez izatea.

Deialdiaren oinarriak, eskabide-orriaren eredua eta informazio orria webgune korporatibo honetan argitaraturik daude, ‘iragarki oholean’ guztion ezagutzarako. Parte hartu nahi duten pertsonek eskabideak atzotik bertatik eta hamar egunez –otsailaren 24ra bitartean, biak barne- aurkeztu ditzazkete ‘Abiapuntu bulegoan bertan edo horrek duen abiapuntu@udalermua.net e-postontzian. Azken bide hori gomendagarri da, azkarra eta erosoa delako, bakoitzaren aukeran.

Hautatze-prozesuaren faseak: ariketak eta aurreikusitako datak

Onartutakoen behin-behineko zerrendak otsailaren 27an argitaratuko ditugu. Ondoren hiru egun izango dira zerrenda horri erreklamazioak aurkeztu ahal izateko eta martxoaren 3an behin-betikoak ezagutzera emango ditugu, lehen azterketaren egun-ordu eta lekuak ere iragarriz.

Oinarrietan argitaraturiko gaietan oinarrituriko azterketa teoriko bat izango da; test modukoa, hau da galdera eta erantzun anitzetatik bat aukeratu beharrekoa. Puntuaziorik altuena lortzen duten 15ak pasako dira aurrera. Gero beste bi ariketa egin beharko dira, izaera baztertzailea izango dutenak, hau da lehen gainditzen ez duen hautagaiak ezin izango du aurrera jarraitu eta bigarrik egin. Azkenik elkarrizketa egin beharko da.

Azterketak martxoan zehar egingo dira eta hautatze-prozesua apirilerako bukatua izatea espero dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n