Kaput: haurrentzako antzerki emanaldia 'Ganso & Cía' taldearekin

16.02.17
Ermua Antzokia

Ganso&Cía’ konpainiak haurrentzako antzerki emanaldia eskainiko du Ermua Antzokian larunbat arratsaldeko 5etatik aurrera. Taldeak ‘Kaput’ tituluko muntaia dakar. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta hiruhileko honetako programazioaren barne kokatzen da. Lana Gorka Ganso, Txefo Rodríguez eta Jimena Cavalettik moldaturikoa da. Cavaletti bera da zuzendaria. Gorka Ganso eta Txefo Rodríguez dira aktoreak. Emanaldiak hirurogei minutu iraungo du. Eta sarrerak 4 euro balio du. Antzezlan hau aproposa da ikusle guztientzat -5 urtetik aurrerako haur eta gaztetxoentzat- eta, baita ere familian datozen ikusleentzat. Ez du testurik ez eta hitzik, clown baita.

Sinopsia

Kaput-ek bi zoro eta auto baten ihes geldia kontatzen digu. Bi bidaideak gure aterpean hartuko ditugu, itxaropena eta barealdi-tartea emateko.

Kaput komedia hunkigarri, urratzaile eta zentzugabea da, eta gerren drama unibertsalera eta horien zeharkako ondorioetara hurbilduko gaitu, barretik eta optimismotik abiatuta,

Hitzik gabeko bidaia da, publiko guztiak dibertitzeko eta hunkitzeko gai dena.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean