Ur-hodiak berritzeko obrak hasiko dira astelehenean Goienkalen

17.02.17
Abisuak eta matxurak

Gipuzkoako Ur Kontsortzioa astelehen honetan hasiko da, otsailak 20, Goienkale kalean ur-hornidura sarea hobetzeko obrekin. Horrela, pasatu den urtean Ongarai inguruan egindako aldaketen ostean, kontsortzioak herrian oraindik ere egiteko gelditzen diren inbertsio eta hobetze lanekin jarraituko du.

2017. urte honetan zehar Ermuko gune askotan oraindik ere baditugun fibrozementuzko sareak aldatzen joan nahi du Gipuzkoako Urakek. Lehenengo obra Goienkalen hasiko da, kale horretako 21. zenbakitik Karabixa kaleko izkinara arte. Ekintza honen helburua bikoitza da: batetik, edateko ura hornitzeko saretik fibrozementu materiala kentzea; eta bestetik, sareen antzinatasuna dela eta sortzen diren matxurak, galerak eta kalteak murriztea.

Berrituko den 250mmko diametrodun hoditeria bide garrantzitsu batean dago kokatuta, bai dagokion sekzioagatik, baita hornidura sarearen egituran betetzen duen adar nagusi paperagatik ere.

Obraren barne daude fibrozementuzko hoditeriaren berritzea, kontrolerako eta erregulaziorako balbulen eta bestelako elementuen instalazioa, etxeetako hargunea egitea eta zorua hasieran zegoen bezala uztea. Lubaki gehienak zirkulazio gunean egingo dira, hormigoi inprimatuarekin egindako espaloietan batez ere.

Datozen egunetan obrak jarraituko dituen pausoak honakoak izango dira:

  • Lehenik, otsailaren 20tik aurrera, astelehena, harguneen kokapen laginak egingo dira, eta gehien kaltetu daitezkeen zerbitzuak aztertuko dira. Ibilbidearen zatirik handienean, hoditeri berria orain dagoenaren paraleloan instalatuko da, eta hautatutako ibilbidean ez du, ustez, behin-behineko desbideratzerik eragingo.
  • Lubakiak egiten diren bitartean, inguruko garajeetara sartzeko ibilgailuentzat bideak zeharkatuko dira. Pasabideak ez dira, ordea, itxiko, eta txapak kokatuko dira autoak bertatik igaro ahal izateko.
  • Obra amaitzen joan ahala, kaltetutako gune guztiak errebisatu, konpondu eta garbituko dira, eta lubakiak ireki eta itxi diren puntuetan berriro margotuko da bidea, aurrez obraren zuzendaritzarekin adostuta.
  • Behin guztia amaituta, zerbitzua martxan jarri aurretik, presio probak egongo dira, eta gune guztiak desinfektatuko dira.

Inguruetako afekzioak

Obra osoa burutzeko gutxi gorabehera bost aste beharko direla uste da, astelehen honetan hasita, eta denbora tarte horretan, bai ibilgailuentzat eta bai oinezkoentzat, kalte ezberdinak egongo direla adierazi du Ur Kontsortzioak.

Berritu beharreko hoditeriaren ibilbidea dela eta, ibilgailuen gaineko eragina nabarmena izango da, eta Udaltzaingoarekin koordinatuta, aldaketa guztien berri behar den bezala emango du obrak.

Gainera, beharrezkoa izango da behin-behinean zenbait aparkaleku bertan behera uztea, eta tarteka galtzadaren zabalera murriztuko da, hodi berriak sartzeko lubakiak egitean. Edonola ere, alternatiba guztiak ongi seinaleztatuta egongo dira uneoro.

Oinezkoen bideei dagokienez, harguneen kokapen laginak egiten diren bitartean, espaloiaren zati bat hartuko da, baina ez da moztuko. Espaloian bertan lan egiten den uneoro, plataforma bereziak jarriko dira oinezkoen segurtasunerako.

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak informazio oharrak jarri ditu kaltetutako gunean, eta obrek irauten duten bitartean sor daitezkeen kalteen inguruko informazioa ematen jarraituko du.

Lotutako albisteak

Imagen
23.04.25
Odola emateko aukera izango dugu gaur

Autobusa Bizkaiko Etorbidean izango da bederatziak eta laurdenetatik ordu 2etara eta lau eta erdietatik iluntzeko bederatzietara bitartean
Imagen
03.04.25
Mankomunitateak ostiralera arte luzatu du txartelak Ermuan jasotzeko epea

Merkatu plaza zaharrean 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara ordutegian
Imagen
15.11.24
Irisgarritasun-elementu mekanikoetan ditugu matxuren egoera

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du