Innpulso Sareko berritzaileenen jardunaldian 'Burology' ekimena aukeztuko du Ermuak

20.02.17
Erakundea

Innpulso sareak martxoan Madrilen egingo den jardunaldian alkate berritzaileenak bilduko ditu. Jardunaldiaren antolatzaile dira hiriburu horretako udala eta Zientzia eta Berrikuntza Hirien Sarea bera. Jardunaldira bilduko dira sareko kide diren herrietako alkate guztiak, eta bakoitzak bere herrian dituzten enpresa txiki edo ertainetatik (ETE edo MikroETEetatik) hautatu duten berritzaileenarekin batera. Martxoaren 1ean egingo den jardunaldi eta ekitaldi horretara, Ermutik eta gure udalerriaren izenean Carlos Totorika joango da.

Esan bezala, kide bakoitzak bere herrian berritzaileen kontsideratu izan duen ETEa aurkeztuko du jardunaldian. Ermuak ‘Burology’ izenekoa aurkeztuko, bileran bere ordezkariarekin izango delarik alkatea. Burology ekimena bi gazte ekintzaileek eratutakoa da, zeina Izarra Centre eraikinean dugu, Yuzz programatik pasa eta gero. Jardunaldiaren xedea ETE berritzaileak ezagutzera ematea da, agerizn jarri gero merkaturatzea eta inbertsoreak lortzea errazagoa izango zaielakoan.

Egun hori iritsi haurreko hilabeteetan zehar aukeraturiko enpresak sortu berriak izan behar dute, berrikuntzaren osagaia nagusi bat eta asko hazteko plan handizalea eduki behar baita ere. Horrez gain, gomendagarri da enpresek garatzen dituzten konponbideak berritzaileak izan eta horiek bat etor daitezela gizarteak etorkizunean izango dituen erronkekin, Espainiar nahiz Europar 2020ko zientzia eta berrikuntza estrategiekin bat egonik.

Jardunaldi horretan estatuko 60 talentu berritzaile ezagutzeko aukera izango da, bakoitzaren herriko alkatearen eskutik. Eguna erakusleiho ezin hobea izango da talentu berritzaile hori gainerako herriei, inbertsio egileei eta enpresa handien ordezkariei erakusteko.

Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioak 2011n eratu zuen Zientzia eta Berrikuntza Hirien sarea da Innpulso Sarea. Sarearen kide gara ‘Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria’ izendapena jaso izan dugun udalerri guztiak, zeina 2010az geroztik Ministerioak esleitzen duena (CIN/2502/2010 Agindua, irailaren 17koa). Elkartearen xede nagusia berrikuntza sustatzea eta administrazioa, enpresan nahiz eta herritarren artean ezaugarri hori zabaltzea da.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian