Telefono bidezko inkestak Ermuko zuntz optiko zerbitzua hobetzeko

20.02.17
Erakundea

Zuntz optikoaren proiektuak ahalmen handiko Internet konexioen aurreneko postuetan jarri du gure udalerria, eta 16.500 biztanleko herri bati Europan diren punta-puntako zerbitzuen pareko eskaintza aurkezten dio.

Orain, Ermuko Udalak eskaintzen duen zerbitzua ebaluatu nahi du, teknologia honek ematen dituen abantaila guztiei ahalik eta etekin gehien atera ahal izateko. Horretarako, balorazio inkestak egiten ari da telefonoz euren etxebizitzetan zuntz optikoko zerbitzua erabili ahal izateko beharrezkoak diren kableak eta konexio puntua instalatzeko baimena eman zuten erabiltzaile guztien artean.

Udaleko 676 41 36 83 telefono zenbakia da inkestak egiteko erabiltzen ari dena.

Ermuko Udalak inkesta honetan parte hartzeko eskatzen die herritarrei, helburu bakarra zerbitzu hobea eta atentzio pertsonalizatua eskaini ahal izatea baita.

Informazio telefonoa ere, eskuragarri

Bestalde, pasatu den udatik zuntzaren inguruan herritarrek izan ditzaketen zalantzak argitzeko telefono bat ere badu erakunde honek.

943 17 91 53 da informazio telefonoa, eta bertan herritarrei beharrezko informazioa emango zaie zuntz optikoaren inguruan, esaterako, beharrizanaren arabera zein zerbitzu kontratatu argitu ahal izateko.

Zuntzak eskaintzen dituen abantailen artean daude, besteak beste, 1000 Mbps abiadurako jaitsiera-ahalmena eta 200 Mbps-ko igoera-ahalmena duen Internet zerbitzua; telefono- eta telebista-zerbitzuak edukitzeko aukera; telebista, smartphone, tablet eta/edo ordenagailu pertsonalaren bitartez udal saretik eskaintzen diren zerbitzuak eskuratzeko aukera; eta etorkizunean administrazioek udal saretik eman ditzaketen zerbitzu berriak (telelaguntza, teleformakuntza eta abar) edo enpresa pribatuek eman ditzaketenak (telejagoletza, tokiko telebista-kanalak eta abar) ekipo berririk jarri gabe eskuratzea.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n