Ihauteri ostiralean, Hartza kalejiran eta koplak entzuten izango Ermuan

23.02.17
Kultura eta Gazteria

Ostiralean, -otsailaren 24an-, Hartza eguna ospatuko dugu Ermuan arratsaldeko 6retatik aurrera, Euskal Birusa taldeak antolaturiko jarduera. Kalejira plazan hasiko da eta plazan bukatuko, non 200 txorizo ogitarteko banatuko dira parte hartzaileen artean. Hartza Eguna Euskal Birusa elkarte euskaltzaleak 1989an berreskuratutakoa da. Harrez, geroztik eguen zuri biharamunean herriko bazterrak musikaz eta bertsoz betetzen dira, hartza tartean doala. Aurten ere, horrela izango da Karnabal ostiralean. Aurten Hartza eguna berreskuratu zela 28 urte betetzen dira. Urtero bezala,Anaitasuna ikastola, Eskolabarri ikastetxea, AEK Kaltxango eta Ermuko Udal Euskaltegiek eta Euskal Birusa taldeen elkarlanean antolatzen da, udalaren babes eta diru-laguntzaz.

Iaz gehitu zen berrikuntza mantendu egingo da aurtengo ekitaldian.Txindurri dantza taldeak parte hartuko du eta inauteri dantzak eskainiko dituzte. Hori dela eta, euskal herriko inauterietako jantziak soinean eramateko gonbita egin dute antolatzaileek.

Kalejira Ermuko kaleetatik zehar egiten da, hartzaren koplak abestuz, trikitilarien laguntzarekin eta hainbat dantza, lantz, 7 jauziak, hipopotamoa dantzatuz eta gozatuz.

Hartza eguneko bertsoak Guillermo Bengoetxeak, ‘Txindurrik’, idatzi zituen 1934an

Bertsoak 1934an Guillermo Bengoetxeak, Txindurrik, idatzi zituen. Oso gaixo zegoen lagun baten animoa altxatzeko. Patxi Urkokoren istorioa gogoratuz berari buruzko lau kopla idatzi zituen. Guzti hau aratuste sasoian gertatu zenez ,“koko janztea” pentsatu zuten eta koplak buruz ikasita zituztela kalera irten ziren festan.

1989ean Euskal Birusa elkarte kulturalak Hartzaren bertsoak berreskuratu zituen. Kopla hauek Guillermoren alaba zenak, Maria Bengoetxea Isasi-isasmendik, Maria “Txindurrinekoa”k gaztetan buruz ikasi zituen eta berak ahalbidetu zuen koplak gugana iristea eta errekuperatzea. Kalejira plazan bukatuko eta bertan 200 txorizo bokadiloa banatuko dira parte hartu duten guztientzat. Jendetza handia batzen da egun honetan ospatzen dugun ekintzara, arrakasta handiko eguna da. Ohitura zaharra bizirik mantentzen da.

Iaz ere egin genuen bezala, Hartza kalean agertu aurretik, aurten eguen zuri egunean goizez Hartzak Eskolabarri eskolako umeak bisitatuko ditu eta ostiral goizean Anaitasuna ikastetxean izango da, baita goizez. Honekin umeak giroan sartzea nahi da.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne