Martxorako ikastaroen egutegi berria KZgunean

27.02.17
Hezkuntza

Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan kokatzen da Ermuko KZgunea, eta erabiltzaileei doako formakuntza eskaintzen jarraitzen du, ikastaro presentzialei nahiz Internet bidezkoei esker.

Martxoan zehar, honako ikastaro presentzialak eskainiko dira, besteak beste:

  • Ofimatika ikastaroa (20 ordu): martxoaren 6tik 17ra, 18:00etatik 20:00etara.
  • Oinarrizko Internet ikastaroa (20 ordu): martxoaren 13tik 24ra goizez (09:00-11:00) eta martxoaren 20tik 31ra arratsaldez (16:00-18:00).
  • Gimp ikastaroa (16 ordu): martxoaren 1tik 10ra goizez (09:00-11:00) eta martxoaren 20tik 29ra arratsaldez (16:00-18:00).

Formakuntzaz gain, Interneterako doako sarbidea, IT Txartela ziurtagiria ateratzeko azterketak eta elkarteentzat doako webguneak sortzeko aukera ere eskaintzen ditu KZguneak.

Informazio gehiagorako, interesdunek 94 403 33 45 telefonora deitu, tutor.ermua@kzgunea.net helbidera idatzi edo Teresa Murga eraikineko bigarren solairura jo dezakete.

Ikastaroen egutegi osoa ikusteko, egin klik lotura honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du
Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako