Herriko denden aukeren azoka gauzatuko dute ostegunetik larunbatera udalk Merkatuan
Ermuko Merkatarien eta Ostalarien Elkarteak aukeren azoka antolatu du asteburu honetarako. Guztira hogei bat dendek hartuko dute parte ostegunetik larunbatera Ermuko Azoka Plazan izango den ekimenean.
Herriko nahiz kanpoko bezeroek sektore komertzial ezberdinetako dendetara hurbiltzeko aukera izango dugu, hala nola, arropa dendak, oinetakoenak, etxeko elementuenak, apaingarrienak eta telekomunikaziokoak. Hiru egun horietan zehar eskainiko diren produktuek ezohiko deskontuak edo azken erremateak izango dituzte.
Ekimena ez dago salmentara soilik zuzenduta; izan ere, ostiralean eta larunbatean, etxeko txikienek eurentzako txokoa izango dute haurren Eremu zentroaren ludotekan. Eta larunbatean Lekin animazio enpresako kideak jolasak, magia eta dantza-musikaz beteriko maleta ekarriko du. Gaztetxoek bertan, tarte dibertigarria pasatzeko aukera izango dutelarik. Hurbiltzen direnek ere izango dugu pizgarria, antolatzaileek 30 euroko erosketa txeke bi zozketatuko baitituzte erosle bbisitarien artean.
Azoka 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:0era egongo da zabalik ostegunean eta ostiralean. Larunbatean, aldiz, 10:00etatik 14:00etarakoa da ordutegia goizez, eta 17:30etatik 19:00etara arratsaldez.
Ekimen honek Ermuko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso du.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.