Innpulso Sareko berritzaileenen jardunaldian 'Burology' ekimena aukeztu dio Ermuak munduari

02.03.17
Erakundea

Bart alkate berritzaileenen II. Topaketa gauzatu zen Madrilen, Las Naves eraikinean eta Innpulso sarearen antolatuta. Ermua herriak horretan parte hartu eta ordezkaritza izan du, bertan herriko Carlos Totorika alkatea, Juan Carlos Abascal alkateordea eta berrikuntza eta planifikazio estrategikoko zuzendaria, Rosalia Herrera izan direlako. Ordezkari ermuarrek gainera ‘Burulogy’ izeneko enpresa proiektua aurkeztu eta babestu dute, zeina Aitor Oteiza eta Irune Martinez gazte ekintzaileek eratu dutena, egoitza Izarra Centre eraikinean dutelarik. ‘Burulogy’ proeiktuaren baita aisialdiko eta entretenimendurako joko elektronikoak garatzen eta eskaintzen dituzte –onlinekoak nahiz offlinekoak- adineko pertsonentzat. Joko horiek adimena sasoian, entrenatua eta kognitiboki egoki edukitzeko xedea dute. Jokoek eskaintzen dituzten abantailak ugari dira eta garrantzitsuena erabiltzen eta jolasten dutenek buruaz egiten dituzten ariketak. Produktua tableta elektroniko edo telefono inteligenteetan erabili daiteke, biak ere oso hedatuak ditugularik gure gizartean eta, eskuragarri direnak, ekonomikoki merkatu egin direlako.

Jardunaldiaren xede nagusia, iazkoan bezalaxe, elkarteko kide diren herrietan ditugun enpresa txiki eta ertain (ETEn) berritzaileei babesa ematea eta horiek ezagutarazten laguntzea izan da. Antolatzaileen esanetan jardunaldia arrakastatsua izan da, baikortasun eta motibazio dosi altuak izan dituelarik. Innpulsok bere esker ona agertu die ekitaldi honetara bildu eta lotu diren guztiei, bereziki egin duten ahaleginagatik eta inplikazioagatik.

Jardunaldia hasi zuen Innpulso sareko presidentziak, eta horiekin bat izan ziren Madrilgo udaletxeko koordinatzaile nagusia, Luis Cueto, Zientziaren idazkari nagusia Juan Maria Vazquez, Ikerketa politikaren zuzendari Clara Eugenia Garcia; eta Madrilgo alkatesa, Manuela Carmena.

Etengabe eta laur orduz jarraian aurkezpen dinamikoak egin ziren. Eszenatoki zaindua izan zen, enpresa berritzaileak eta alkateek bere proposamenak aurkeztu zituzten. Guztira berrogeita hamar bat hiri eta herri bildu ziren jardunaldira. Horien artean eta gure lurraldetik joandakoak, ondorengo bizkaitarrak:

  • Abanto Zierbena, Calorgratis proiektuarekin.
  • Barakaldo, Luse Ingeniaritza S.M.aren proiektuarekin
  • Bilbo,Worktel Bulego Mugigarriarekin.
  • Ermua, Burology proiektuarekin
  • Etxebarri; Osasuna Mugimendua Kontrola S. M.(Mugikon) proiektuarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian