Estazioko eta trenbideko obrek Izelaieta kalean eragingo dituzten afekzioen inguruan bilera egingo

02.03.17
Hirigintza

Euskal Trenbide Sareak (ETSk) Ermuan trenbidea moldatzeko eta geltoki berria prestatzeko egiten diharduen obrak aurrera segitzen dute, aurreikusitako planifikazioari jarraiki. Obra guztiek bezala, afekzioak, behin-behineko aldaketak eta eragozpenen bat edo beste eragiten dute. Udalbatzarrak orain aste bete ezagutu zuen obrek aurrera egin ahala horiek gauzatzen ari diren eremuan eta inguruan afekzio gehiago eragingo dituztela, batez ere San Antonioko aparkalekuan, Izelaietan, Abeletxen eta Gipuzkoa nahiz Bizkaiko Etorbideetan. Udal Hirigintza alorra lanean ari da afekzio horien eragina aurreikusi eta gutxitu dezaketen aldi baterako proposamenak prestatzen, obra luzea izango dela jakitun delako.

Obrak izango dituen eraginak gutxitzen saiatzeko eta alternatibak bilatzeko zereginean, Hirigintzak datorren astelehenerako batzar informatibora deitu ditu Izelaieta kaleko eta inguruko bizilagun eta auzokideak. Aipatu bilera hori Lobianon egingo da arratsaldeko 7etatik aurrera. Izelaieta kalea aurreikusi da aldaketarik nagusienetakoa hartu duena, oinezkoentzako izatetik hogei bat autoen aparkaleku izango dela erabaki baita. Hori bai, aldi batez, obrak egiten diren bitartean.

Hirigintzak ohar informatiboa zabaldu eta etxebizitzetako atarietara zabaldu du, bileraren berri eman eta auzokideak bertara biltzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke