Erakundeak eraldatzeko CTT Practitioner nazioarteko programa Izarran aste honetan

06.03.17
Erakundea

Enpesak edo korporazioak eraldatzeko eredu, tresna era prozesuen nazioarteko ziurtagiriaren programa berriz Ermuan eta Izarra Centre eraikinean gauzatzen ari da gaurtik ostiralera bitartean, non bere VI. edizioa betetzen duen. Programa eta ikastaroa Creating enpresako Adolfo L. Jarrín Bahamondek zuzentzen du, zeina aurten ‘Equilia’ firma gipuzkoarraz gain Barret Valius Center Europako formazio arduradunarekin bat datorren.

Programa horrek korporazioen eraldaketarako eredu eta tresnak erabiltzea ahalbidetzen die parte hartzaileei, horiek, jada, mundu osoko eta sektore guztietako 3000 enpresatik gora erabili dituztelarik, hobekuntzarako lagungarri. Enpresa horien artean, batzuk handi eta oso ezagunak dira, esaterako: SM taldea, IKEA, BMV, EBAY, Johnson-Johnson, Cambridge University, eta abar.

Aurtengoan eta ziurtagiria eskuratu duten hainbatek egindako iradokizunei jarraiki, materiala berraztertu du eta CTTren erreminta praktikoei indar gehiago eman die. Hori, ikastaroan ere islatu delarik, izenburua CTT Practioner Nazioarteko Ziurtagiriaren programa jarri baitiote. Formazio berri honetan parte hartzen duten guztiek, teorikoki aurrekoetan ikusitakoa jasoko dute eta, ikastaroa egin aurretik, CTTko hiru erremintak erabili ahal izango emaitzak ikasgelan landu ahal izateko.

  • PVA: norbere balore pertsonalen argazki.
  • IVA: bere erakundeko kulturan pertsonak ikusten dituen baloreen argazkia eta etorkizunari begira beharrezko ikusten dituenak, enpresak gaitasun gehienak atera ditzan.
  • LDR: partaideak berak gauzatzen duen lidergo estiloaren balorearen argazkia, bere 15 lankideen iritziz.

Gaur hasitako ikastaroan 24 pertsonek parte hartzen ari dira, horiek sektore ezberdinetakoak direlarik: aholkularitza, industria eta teknologia enpresak; erantzun sozialdunak eta administraziokoak, eta abar… beren erakunde eta entitateetako kultura eraldatzeko prozesuaren lidergoa erraztuko dieten eredu eta tresnak ezagutu eta horietaz jabetzeko helburuaz.

Aurtengo ikastaroko partaide dira:

  • Muxote Potolo Bat SM ( Visual thinkingeko Aholkularitza, sormen saioak, Graphic Recording, eta abar.)
  • PlanBet S.M. ( EESeko Aholkularitza, Madrilekoa)
  • Blendhub (Murtziako filiala)
  • CAF Power and Automation (2 pertsona)
  • Ermuko udala
  • Másfamilia Fundazioa (Familkiarekiko enpresa arduratsuaren ziurtagiaren jabea, erakundeetan kudeaketa uztartzeko)
  • Iestqm (Formaziorako aholkularitza, Madrilekoa)
  • Spanset S.A (Igotze eta segurtasun altueran. Villabonako enpresa)
  • Greenpeace (2 pertsona)
  • Egile taldea(2 pertsona)
  • DMP
  • Impronta consulting (Bilboko Aholkularitza)
  • Eraldaketa prozesuetako aholkularitza. Méxikokoa
  • KUZU S.M

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n