Hileko Osoko Bilkura izango da astearte honetan, bost punturekin

06.03.17
Erakundea

Ermuko zinegotziak astearte honetan bilduko dira, martxoak 7, otsailari dagokion hileko Osoko Bilkurarako. Bost puntuk osatzen dute saio horretarako eguneko gai-zerrenda laburra, eta ohi bezala 19:00etan hasiko da bilera Ermuko udaletxeko areto nagusian.

Zinegotziei eguneko gai-zerrendako gaiekin zerikusia duten interesak jakitera emateko egiten zaien ohiko gonbidapenarekin eta pasatu den urtarrilaren 31ko bilkurako akta onestearekin hasiko da saioa. Jarraian, udalbatzak bere botoa emango du Ermuko Udala Bizkaiko Kontratazio Zentral Foralaren bidez, Eskuraketa Zentralizatuko Sistemara atxikitzearen inguruan.

Asteazkenean, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta aurkeztutako erakunde-adierazpena ere onestuko dute zinegotziek, eta eskari-galderak egiteko tartea izango dute saioaren amaieran.

Saioa zuzenean eskainiko da streaming bidez orrialde honetan, eta helbide berean Bilkuran aurkeztuko diren gaien dokumentazio osoa ikusi daiteke. Udalaren YouTubeko kanal ofizialean ere saioa jarraitzeko aukera izango da.

Bestalde, astearte goizean bertan, ohi bezala, Gai-Orokorren eta Udalbatzarrak Aztertu Beharrekoen Informazio Batzordea egingo dute zinegotziek. Saio horri buruzko informazio guztia hemen ikusi daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian