Sareko bigarren hodi zulatuak Goienkale eta San Isidroko hainbat eraikinetako bizilagunak eta establezimenduak urik gabe utziko ditu 3 orduz

07.03.17
Abisuak eta matxurak

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak ezagutarazi du Goienkale eta San Isidro kaleetako hamar bat eraikinek gaur arratsaldera artean –hiru orduz gutxi gorabehera- ur edangarririk gabe egingo direla Goienkaleko zati bat berritzeko lanetan sare nagusiko hodi bat zulatu eta gero. Zazpi egunen epean gertatzen den bigarren gorabehera da, sareko hodia aldatu eta berritzeko egiten ari diren lanetan. Esan behar, toki horretan ez dagoela ur honidura desbideratzeko eta manetntzeko modurik, hortaz konpoketa egin bitartean zerbitzu eten egin beharko da.

Urik gabe izango diren eraikinak zehatz mehats ondorengoak dira: Goienkale 15, 17, 19 eta 21 eta San Isidroko 5, 7, 9, 11, 13 eta 15. Hodiaren zulatua goizeko bederatzi eta erdiak pasatxoan gertatu izan da Murgil eraikuntzako langileek kale horretatik pasatzen den sareko hodia aldatzeko lanean ari zirenean. Hodi nagusirekin topo egin dute eta hori zulatu. Hortaz, nahi gabe eta aurreikusi gabe etena izan arren, gertaerak eragozpenak ekarriko dizkigu.

Ur kontsortzioa jada lanean da gorabeherari aurre egiteko eta zulatua konpondu eta ura zerbitzua berriz emateko. Kontsortzioaren arduradunek aurreikusi gabeko mozketa eta matxura honek sorturiko eragozpenak barkatzeko eskatu dute. Ura lehenbailehen emateko gogotik egingo dutela jakinarazi eta, ahal dutenean abisurik gabe, ura emango dute. Hortaz, adi.

Lotutako albisteak

Imagen
03.10.25
Meatze-erlea aliatua eta laguna da

Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Imagen
Uretamendiko tunelak | Túneles de Uretamendi
04.08.25
Uretamendiko tunelak itxita 22:00etatik 06:00etara

Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago