Bilboko Talde Kontsularrarekin topaketa Ermuan
Bederatzi herrialdetako bederatzi ordezkarik gure herria ezagutzeko aukera izan dute pasatu den ostiralean, martxoaren 3an, Bilboko Talde Kontsularrak Ermura egindako bisitan. Topaketaren helburua Izarra Centre ikerketa, berrikuntza eta garapen zentroa ezagutzea izan da, Ermua mapan kokatu ahal izateko.
Belgika, Estonia, Islandia, Italia, Luxenburgo, Dominikar Errepublika, Suedia, Turkia eta Venezuelako kontsulak ostiral goizean iritsi ziren herriaren erdigunera, eta bertan Carlos Totorika alkateak eta Juan Carlos Abascal lehen alkateordeak egin zieten harrera.
Herrialde ezberdinetako ordezkariek udaletxea eta eraikinaren historia ezagutzeko aukera izan zuten alkatearen eskutik, eta Osoko Bilkuren aretoan bildu ziren euren inpresioak partekatzeko. Jarraian, Talde Kontsularra Izarra Centre eraikina ezagutzera joan zen, topaketaren helburu nagusia horixe baitzen. Eraikinaren instalazio modernoak bertatik bertara ikusteko aukera izan zuten kontsulek, eta ordu eta erdi inguruko bilera egin zuten Izarra Centreren ezaugarriak eta bertako enpresei Udalak ematen dien babes instituzionala gertutik ezagutzeko.
Izan ere, kokapen berrien bila dabiltzan atzerriko enpresentzat, Izarra Centre leku paregabea da. Hiru euskal hiriburuekiko kokapen ezinhobea eskaintzen du, eta enpresek elkarren artean aritzeko instalazio egokiak dituzte bertan, sinergiak batu eta benetan lehiakorrak diren proiektuak garatzeko.
Talde Kontsularraren bisitako irudiak ikus ditzakezue beheko argazki galerian.
Lotutako albisteak
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista