Ermua, Izarra eta biek eskaintzen dituzten aukerak ezagutzen nazioarteko CTT practitioner programaren bitartez

09.03.17
Erakundea

Aste honetan gauzatzen ari da gure udalerrian enpesak edo korporazioak eraldatzeko eredu, tresna era prozesuen nazioarteko ziurtagiriaren trebakuntza. Programa entzutetsua da, Creating enpresako Adolfo L. Jarrinek zuzentzen duena, zeina aurtengoan Barret Valius Center Europako formazio Tor Eneroth arduradunarekin bat etorri den eta baita ‘Equilia’ firma gipuzkoarreko kide diren Arrate Iralagoitia eta Judith Castillorekin. Ikastaroak bere VI. Edizio betetzen du eta oraingo honetan horretara 24 pertsona bildu dira, 10 erakunde ezberdinetako profesionalak, zeregin, erantzukizun anitza dutenak eta, baita, jatorria ere. Ikastaroak egunotan gure Autonomi Erkidegoko hainbat herrietatik etorritako ordezkariak (Bilbo, Beriain, Mendaro, Billabona, Beasain edo Ermutik bertatik) ditugu eta baita estaduko beste hainbat probintziatakoetatik etorriak, estaerako, Madrildik, Mutziatik eta, Atlentiko ozeanoaren bestaldetik, hain zuzen ere Mexikotik. Ikastaroan 24 pertsonek parte hartzen ari dira, horiek sektore ezberdinetakoak direlarik: aholkularitza, industria eta teknologia enpresak; erantzun sozialdunak eta administraziokoak, eta abar… beren erakunde eta entitateetako kultura eraldatzeko prozesuaren lidergoa erraztuko dieten eredu eta tresnak ezagutu eta horietaz jabetzeko helburuaz.

Taldeak herriko alkate-presidentearen, Carlos Totorikaren, eta bere taldeko lehen alkateordearen, Juan Carlos Abascalen bisita izan zuen asteartean. Politikariek ongi etorria eman zieten Izarra Centreko auditorioan –ikastaroa gauzatzen ari den lekuan- goizeko saioari amaiera eman aurretik. Agintariak harrera egiteaz gain herriari buruzko zertzelada historiko batzuek ere eman zizkien. Herrian dugun gestio eta estrategiaren ildo nagusiak laburtu zizkien azkar batean eta horretan jarritako helburuak betetze aldera erabiltzen dugun sosak. Inbertsio estrategikoen atalean Ermuan udal zuntz-optikoko sare neutroa eta abiadura handikoaz mintzatu zitzaien, ekimen teknologikoak erakarri eta gureganatu ahal izateko xede; ekoizpen-ehuna eraldatzen laguntzeko eta negozio aukera berriei leku egiteko. Testuinguru horren baitan Izarra eraikinaren inbertsioa eta eraikuntza bera kokatu zuelarik.

Taldea solasean aritzeko eta iritziak elkar trukatzeko aukera izan ondoren, partaideak azpiegitura ezagutzera joan zen, alkatea bera gidari eta aurkezle izanik. Lehenengo solairuan enpresen hazitegia ikusi zuten, bigarrenean gazte eta unibertsitarioek taldean lan egiteko Teknoteka eremua ezagutuaz, eta laugarrenean jardunaldietarako eta bideo konferentzietako aretoak, terraza ere tartean izanik. Aurkezpen labur eta entretenigarria izan zen, hogei bat minutukoa; arina.

Aurtengo ikastaroko partaide dira ondorengoak:

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian