Tren geltokia lekuz aldatuko da obrak direla eta

10.03.17
Hirigintza

Ermuko tren geltoki berria eraikitzeko lanek erritmo onean jarraitzen dute aurrera, aurreikuspenak betez, eta gaur gauean beste aurrerapauso garrantzitsu bat emango da.

Martxoaren 10etik 11rako gauean, Ermuko tren geltoki nagusia lekuz aldatuko da. Hori horrela, bihartik aurrera, larunbata, erabiltzaile guztiek Izelaieta kalean Irulitxa tabernako sarreraren ondoan kokatu den behin-behineko geltoki berria erabili beharko dute.

Gaur, ostirala, jada kendu dituzte egungo tren geltokiko tornu batzuk. Geltoki hori bertan behera geldituko da gaur gauetik aurrera, eta datozen asteetan eraikina bota egingo dute.

Jarraian bi plano ikus ditzakezue Ermuko behin-behineko geltoki berrira nola joan xehetasun gehiagorekin jakin ahal izateko.

Ermuko tren geltoki berria egiteko obra zibilak ia 21 milioi euroko aurrekontua du, eta 26 hilabeteko epean eraikiko da. Horri esker, Ermuak tren geltoki modernoa eta irisgarria izango du, eta Ermua-Eibar-Elgoibar ardatzean 15 minutuz behingo maiztasunak izango ditu.

Geltoki berria egungo geltokiaren ondoan egongo den azpialdeko igarobidearen ondoan egongo da, eta Valdespinako parkearen eta N-634 errepidearen ondoan dagoen plazaren arteko zeharkako lotura ezarriko du. Geltokiaren ataria trenbidearen plataformaren azpian egongo da, sarbidea kaleko kotatik egingo da, behealdeko mailan, eta horrek bat egingo du zabalera aldakorra eta 80 metroko luzera izango duen erdiko nasarekin. Bertara eskailera finkoaren eta igogailuaren bitartez heldu ahal izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
06.11.25
Urko eta Mantxibar-Oterreko babesa indartuko du Ermuak, plan berezi bana idatziz

Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Imagen
27.10.25
Bide publikoan dauden fatxadetako pintadak garbitzeko ezohiko programa

Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean