Udalbatza astearte honetan bilduko da martxoko Osoko Bilkura burutzeko

27.03.17
Erakundea

Ermuko Udaleko zinegotziak astearte honetan bilduko dira, martxoaren 28an, hil honi dagokion ohiko Osoko Bilkurarako. Hamahiru puntuk osatzen dute bilerako gai-zerrenda, eta udaletxeko areto nagusian izango da saioa arratsaldeko zazpietatik aurrera.

Zinegotziei eguneko gai-zerrendako gaiekin zerikusia duten interesak jakitera emateko egiten zaien ohiko gonbidapenarekin eta pasatu den martxoaren 7ko Osoko Bilkurako akta onestearekin hasiko da saioa. Jarraian, Gobernu taldeak lau dekreturen berri emango du, besteak beste, 2016ko likidazioa onartzeko eta 2016ko aurrekontuko kreditu soberakinak gehitzeko.

Udalbatzak, gainera, bere botoa emango du luzatutako aurrekontuaren aldaketa bat, Zerukoako hiri-lurzoru eremuaren xehetasun-azterketaren, HAPOko aldaketa zehatz baten eta Udaleko talde politiko ezberdinek aurkeztutako hiru mozioren inguruan. Saioaren amaieran, bileran zehar sor daitezkeen galde-eskarientzat tartea izango da.

Saioa zuzenean eskainiko da streaming bidez orrialde honetan, eta helbide berean Bilkuran aurkeztuko diren gaien dokumentazio osoa ikusi daiteke. Udalaren YouTubeko kanal ofizialean ere saioa jarraitzeko aukera izango da.

Bestalde, astearte goizean bertan, ohi bezala, Gai-Orokorren eta Udalbatzarrak Aztertu Beharrekoen Informazio Batzordea egingo dute zinegotziek. Saio horri buruzko informazio guztia hemen ikusi daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da