Ermuak eta bertako dendek parte hartuko dute Frantziako ikastetxe batekin egingo den ikasle-trukean

27.03.17
Hezkuntza

Udal toki-garapen alorraren eta IES Uni Eibar-Ermua BHI ikastetxearen lankidetzari esker, Ermuko dendek Toulouseko Raymond Naves LPO Institutuarekin egingo den ikasle-trukean parte hartuko dute

Tolouseko Lycée Polivalent Raymond Naves ikastetxeak aste honetan ikasle-trukea egingo du IES Uni Eibar-Ermua BHIrekin eta bi herriak bisitatuko dituzte. Udal Toki-garapen alorrak bitartekari izan da ikasle bisitarien talde batek esperientzi eta hartu emana izan dezaten Ermuko hainbat dendatan.

Gaur iritsiko diren 28 ikasleetatik 15ek eta IES Uni ikastetxeko beste 14k Ermuan izango ditugu martxoaren 29ko asteazkenean herriko dendetan esperientziak elkartrukatzen, bertako langile eta ugazabekin batera. Ikasle etorkinei Ermuko Udalbatzarreko ordezkariek harrera egingo dizkiete udaletxean asteazken goizeko bederatzi eta erdietan, ondoren egokitu zaizkien dendetara joango direlarik salmenta teknikak, bezeroekiko arreta eta merkataritza-gune horretako irudiari buruzko aspektu hainbat partekatzeko. Ekimenean parte hartuko duten establezimenduek ondorengo hauek dira: Arrieta, Artarrai, Arinka oinetakoak, Cocoliso, Enter Informatika, Mª Asun Loradenda, Guipur, Idoia Goikoetxea, Izarbi, Kokko, Gemma Modak, Medianet-Beep, Nane Modak, Oh La La eta Vintage.

Proiektuaren xedea merkataritza espezialitatearen curriculuma diseinatzea, aplikatzea eta hobetzea da bi institutuen elkarlanaren bidez eta ekimenarekin bat egin duten dendekin batera.

Mugaz gaindiko Pyirenne Lanbide Prestakuntzaren barne kokatzen da ekimena. Horren ardatz nagusia gaitasunak indartzea eta lurraldeen txertatzea Pirinioen mendilerroan direlarik. IES Uni Eibar-Ermua BHI ikastetxekoek esperientzia eta Toulouse hiria ezagutzeko aukera izan zuten orain aste batzuk, bertan egon baitziren otsailaren 27tik martxoaren 3ra bitartean.

Trebakuntza poriektuarekin bat ikasle taldea inguruko museo eta enpresa hainbat bisitatuko dituzte astean zehar. Martxoaren 30eko ostegunean Ermura etorriko zaizkigu berriz ere, kasu honetan aisialdira, herrikoekin bat pintxo-potean ibiliko baitira, gauean herriko Elkarte Gastronomiko batean afaltzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko