Reedición del servicio para pasar la Inspección Técnica de Vehículos (ITV) obligatoria en Ermua
Hiritarren Segurtasunerako alorrak ezagutzera eman duenez Derrigorrezko Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) Ermuan bertan pasatzeko aukera izanen dugu beste behin ermuarrok maiatzean, hala nahi badugu behintzat. Azterketa horretan bi eta lau gurpileko ziklomotoreen jabeek, nahiz ibilgailu bereziak dituztenek -esaterako nekazaritzakoak, obra eta zerbitzutakoak, eta abar...- pasa ahal izango dute Izarrara etorriko den unitate mugikoarrean. Itelink, S.A enpresak estazio mugikorra eta mekanikaria herrira ekarriko ditu datorren maiatzaren 8ko astelehenean, enpresaren eta udalaren artean horrela hitzartu baitute. Estazio hori udalaren Izarra Zentroa eraikinaren pabilioi batean jarriko da, herritik BI-3302 errepidetik Mallabirako bidearen ertzean, Aritzmendi pilotalekua pasa eta gero, eskumara dauden pabilioetan.
Estazio horretatik pasa ahal izango dira aldez aurretik hitzordua hartzen duten guztiek. Hitzordua Itelink enpresan bertan hartu behar da, aste honetako astelehenenetik hasita, edo erosoago 94 478 12 14 telefonora deituz gero, goizeko 7:30etatik iluntzeko 20:45etara bitarteko ordutegian. Azterketak, maiatzaren 8ko goizean zehar egingo dira, 9:15etatik 12:30etara bitarteko ordutegian. Arratsaldez ere luzatu ahal izango da, baldin eta eskaerarik badago.
Bi eta lau gurpileko ziklomotorren joan-etorriak eta makineriarenak horiek kokatuta dauden udalerrira mugatu ohi dira gehienetan, eta gainera ibilgailu horiek bide azkarretatik zirkulatzeko mugak izaten dituzte, abiadura mugatua baitute. Hori guztia kontutan hartuta, estazio mugikorrez baliatzea erabaki da, estazio finkoetatik urrun dauden herrietara iritsi ahal izateko eta jabeei erraztasunak emateko. Bizkaiko IATko enpresa gertuena ermuarrok Zornotzan dugu eta, Gipuzkoa aukeratuz gero, Bergaran hain zuzen ere.
Udal honek ohar informatiboa prestatu du, horren guztiaren berri emanez eta herriko iragarki-oholetan jarriko du. Guk orriari lotura egin diogu zuoi eskaintzeko, beheko lasterbideaz baliaturik.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan