Ermuko KZguneak presentziazko lau ikastaro eta formazioa 38 orduz eskainiko apirilean

29.03.17
Hezkuntza

Gure herrian eta Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan dagoen KZgunea zerbitzuak erabiltzaileoi Teknologia Berrien eremuan doako prestakuntza zabala eskaintzen jarraitzen du, horretarako bertan egin beharreko nahiz urrutitik eta Internet bidez jarraitu ahal diren hainbat ikastaroei esker. Ikastaroen eskaintza zabala da, baita ordutegiak, aukeran gure interesen arabera hartu ditzakegunak gure zereginekin bat egin eta uztartzeko. Hastear gauden apirilerako, ikasten eta gozatzen jarraitzeko aukera bikaina dugu, giro ezinhobean eta eskarmentu handiko begirale dinamikoen eskutik. Aprobetxa dezagun!

Zerbitzuak apirilerako antolatu dituen ikastaroen eskaintzak lau proposamen ditu barne. Ikastaro eta trebakuntza proposamen horiek ondorengoak dira. Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan dago Ermuko KZgunea, udal liburutegiaren gainean.

Apirilerako ikastaro presentzialak hauek dira:

  • Zure lehen urratsak Informatika munduan (10 ordu):
    • Apirilaren 3tik 7ra, 11:00etatik 13:00etara
    • Apirilaren 24tik 28ra, 09:00etatik 11:00etara
  • Writer Ikastaroa (8 ordu):
    • Apirilaren 3tik 6ra, 18:00etatik 20:00etara
  • Calc Ikastaroa (6 ordu):
    • Apirilaren 7tik 11ra, 18:00etatik 20:00etara
  • Telefono azkarrei -Smartphone deritzanei- eta tabletei buruzko ikastaroa (16 ordu):
    • Apirilaren 3tik 11ra bitartean, 11:00etatik 13:00etara.

Formakuntzaz gain, Interneterako doako sarbidea, IT Txartela ziurtagiria ateratzeko azterketak eta elkarteentzat doako webguneak sortzeko aukera ere eskaintzen ditu Kzguneak.

Informazio gehiagorako, interesdunek 94 403 33 45 telefonora deitu, tutor.ermua@kzgunea.net helbidera idatzi edo Teresa Murga eraikineko bigarren solairura jo dezakete.

Ikastaro bakoitzaren egun eta ordu zehatzak ikusteko, eragin ''informazio gehiago’atalaren gainean, lasterbidez baliatuz eskainzten baitizkizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko