Ermuko Udalak 4,3 milioiko superabitarekin itxi ditu 2016ko aurrekontuak

31.03.17
Erakundea

Ermuko Udalbatzak 2016. urteari dagokion aurrekontuaren likidazioa ezagutu du astearte honetan, martxoaren 28an. Aurtengoan ere, Udalak emaitza positiboarekin amaitu du ekitaldia, eta 4,3 milioi euroko aurrezkiak bildu ditu.

Carlos Totorika alkateak Ohiko Osoko Bilkuran adierazi duenez, erakundeak finantza osasun ona du, baina hori ez da kasualitate hutsa. “Krisia pairatzen ari garen zortzi urte baino gehiagoan, Ermuko Udalak bere helburuak mantendu ahal izan ditu eta zailtasun bereziko egoeran dauden familiei lagundu, kopuru ekonomiko garrantzitsuekin enplegu politikak sustatzen jarraitu eta mozketarik gabe zerbitzu publikoak mantendu ditu. Aurreikuspen onen eta kudeaketa serio eta arrazoizkoaren emaitza da”, azpimarratu du.

Bestalde, Totorikak azaldu du Udalak duen zorpetze maila “arrazoizkoa” dela. Ermuko Udalak egun duen zor bizia 248.481,79 eurokoa da, finantzazkoak ez diren diru-sarreren %1a. Legeak udalentzat baimentzen duen gehienezko portzentajea %60koa da, beraz, gure udalerriak zorpetze maila oso baxua dauka.

Horrekin guztiarekin, Ermuko Udalak 4 milioi euro baino gehiago aurreztu ditu 2016ko aurrekontuetan. Modu erraz eta sinplean laburtzeko, honela kalkulatzen da ekitaldiaren likidazioa:

  1. Kobratzeke dagoen kopurua: 3.331.277,62 euro
  2. Ordaintzeke dagoen kopurua: 1.982.259,31 euro
  3. Diruzaintzako funts likidoa: 4.005.227,75 euro
  4. Diruzaintzako gerakin likidoa (1-2+3): 5.334.246,06 euro

Zenbateko horri, ardura izatearren, 962.179,95 euro kendu behar zaizkio, zalantzako kobratze saldoei dagozkienak, alegia. Horrela, 2016ko likidazioaren azken emaitza 4.372.066,11 eurokoa da.

Alkateak azpimarratu du emaitza horiekin gastu erregela betetzen dela eta ekonomia errekuperatzen ari dela ikusita, zenbait inbertsio egiteko aukera izango dela, “arreta handiarekin eta poztasun gehiegi izan gabe”.

Ikus ezazu gaiari buruzko dokumentazio osoa orrialde honetako hirugarren puntuan.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua