Eneroth eta Jarrín: ‘formazioaren mamia norbanakotik taldera garatzeko saioan datza’

31.03.17
Ekonomi Sustapena

Enpesak edo korporazioak eraldatzeko eredu, tresna era prozesuen nazioarteko ziurtagiriaren programa berriz Ermuan eta Izarra Centre eraikinean izan dugu martxoko hilabete honetan. Programa horrek korporazioen eraldaketarako eredu eta tresnak erabiltzea ahalbidetzen die parte hartzaileei, horiek, jada, mundu osoko eta sektore guztietako 3000 enpresatik gora erabili dituztelarik, hobekuntzarako lagungarri. VI. Edizio hori eman zaion izena CTT Practitioner nazioarteko ziurtagiriaren programa izan da eta ikastaroa Creating enpresako Adolfo L. Jarrín Bahamondek zuzendu du, zeina aurten ‘Barret Values Center erakundearen Europako formazio arduradunarekin bat etorri zaigun.

Aurtengoan eta ziurtagiria eskuratu duten hainbatek egindako iradokizunei jarraiki, materiala berraztertu du eta CTTren erreminta praktikoei indar gehiago eman die. Formazio berritu honetan parte hartu duten guztiek, aurrekoetan ikusitakoa teoria egokitu eta berraztertu jasoko dute eta, ikastaroa egin aurretik, CTTko hiru erremintak erabili ahal izan dituzte emaitzak ikasgelan landu ahal izateko.

Ermuan egindako ikastaroan sektore ezberdinetako 24 pertsonek jarraituko bost egun bizietan parte hartu dute: aholkularitza, industria eta teknologia enpresak; erantzun sozialdunak eta administraziokoak, eta abar… beren erakunde eta entitateetako kultura eraldatzeko prozesuaren lidergoa erraztuko dieten eredu eta tresnak ezagutu eta horietaz jabetzeko helburuaz. Hamar (10) erakunde ezberdinetako profesionalak, zeregin, erantzukizun anitza dutenak eta, baita, jatorria ere. Ikastaroak gure Autonomi Erkidegoko hainbat herrietatik etorritako ordezkariak (Bilbo, Beriain, Mendaro, Billabona, Beasain edo Ermutik bertatik) izan ditu eta baita estatuko beste hainbat probintziatakoetatik etorriak, esaterako, Madrildik, Murtziatik eta, Atlantiko ozeanoaren bestaldetik, Mexikotik hain zuzen ere.

Esan bezala, edizio berezia izan da, aurrekoekiko desberdina, eguneratu edo berritua eta Europako ordezkari nagusiaren partaidetza izan duena. Hori horrela, hala Adolfo nola Tor berari hurbiltzeko eta hobeto ezagutzeko aukerari ez diogu muzin egin. Izan ere, elkarrizketatu egin baititugu hiru galdera berdin planteatuz. Elkarrizketa hori uzten dizuegu mp3 audio formatuan gure Ivoox kanalean esan digutena konpartitu ahal izateko. Elkarrizketa elebiduna da Adolforen hitzak gazteleraz baitaude, baina Tor suediarra izanik ingelesez mintzatu zaigu, itzulpen lanean Adolfo Jarrin beraren laguntza eta interprete jaso dugularik.

Galderak:

  1. Krisialdi eta oro har kreditu eza nagusi diren honetan, nola hartzen dute erakundeek baloreetan oinarrituriko eredu hau?
  2. Administrazio Publikoen jarduna oso arautua dago –hainbatean larregikoa dela ulertzeraino- zer ekarpen egin diezaioke eredu honek? Nola txerta daiteke?
  3. Baloreetan oinarrituriko kudeatze moduak liderrak inspiratzaileak direla dio, nola uztartu dezakegu hori erakunde publikoetara baldin zuzendaritza lanetarako ezagutza teknikoak edo kudeaketa bera baloratzen baitugu?

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du