Michael Keatonen ‘El Fundador’ eta ‘El Sr. Henri comparte piso’ komedia, asteburu honetan Ermua Antzokian

04.04.17
Ermua Antzokia

Ostegun honetan zinez betetako aste berri bat hasiko da Ermua Antzokian, ohiko zineklub saioarekin. La chica desconocida film belgiarra izango da asteko programazioari hasiera emango diona, Jean Pierre eta Luc Dardennek zuzenduta. Ez da Dardenne anaien pelikula bat Ermua Antzokian eskaintzen den lehenengo aldia, aurrez El niño de la bicicleta eta Dos días, una noche ere emititu izan baitira. Oraingoan, drama psikologiko gogor bat aurkeztuko digute. Jenny mediku gazte bat da, eta errudun sentitzen da kontsultako atea ireki ez dion neskato bat hilda agertzen denean. Errealista, xumea eta oso humanoa, Dardenne anaien lana emozioz betetako zine soziala da, gure gizarteko arazoei zuzen-zuzenean begiratzen diena. La chica desconocida ostegunean eskainiko da 20:30etik aurrera jatorrizko bertsioan azpitituluekin.

Zine komertzialaren programazioa larunbatean hasiko da 19:30ean El Sr. Henri comparte piso komedia frantziarraren lehen ikustaldiarekin. Ivan Calberac zuzendariaren lanak oreka bikaina ezartzen du umorearen eta emozioen artean. Henri Parisko apartamentu batean bakarrik eta gustura bizi den agure marmartia da. Gero eta ohikoagoak diren osasun arazoen eta bere semearen arduraren ondorioz, probintziako ikasle bati logela bat alokatzea erabakitzen du. Constance etxera iristen denean, Henrik bere familian kaosa zabaltzeko aprobetxatuko du. Dibertigarria, samurra eta eta erotzeko modukoa da El Sr. Henri comparte piso, eta antzezlan arrakastatsu batean oinarrituta dagoen arren, pelikula formatuan ere hasieratik amaierara gozatzeko modukoa da. Pelikula larunbatean 19:30ean, igandean 22:00etan eta astelehenean 20:30ean emitituko da.

Asteburuko bigarren film komertziala John Lee Hancockek zuzendu duen eta Michael Keaton handia protagonista duen El Fundador pelikula estatubatuarra da. Benetako historia batean oinarrituta dago; Ray Kroc saltzaileak 1950. urtean Mac eta Dick McDonaldek kudeatutako San Bernardino hanburgesategia ezagutu zueneko historia, hain zuzen. Ideia beretzat hartu zuen Rayk, eta mundua hanburgesak jatera derrigortu zuen. Pelikula entretenigarria, elektrikoa eta kritikoa da, ez soilik elikatzeko produktuarekin, baita hori kontsumitzen duen munduarekin ere. El Fundador ehuneko ehunean gozatzeko moduko filma da, elikagaiak ere negozio aukera bihurtzen dituen lotsarik gabeko munduaren argazkia. Pelikula larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean eskainiko da.

Igandeko haurrentzako saioari dagokionez, 17:00etatik aurrera Savva, corazón de guerrero animaziozko filma eskainiko da. Abenturaz jositako pelikula honek 10 urteko haur batek hiena talde baten aurka duen borroka kontatzen du, bere herria askatu ahal izateko.

Azkenik, gogoratu nahi dizuegu oraindik ere hileko bonoa eskuratu daitekeela. Apirilean 16,80 euroko prezioa du.

Informazio gehiago behar izanez gero, ikus ezazu Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan