San Pelayo ikastetxeko ikasleek Ermuko udaletxea bisitatu dute

06.04.17
Hezkuntza

Ermuko San Pelayo ikastetxeko Lehen Hezkuntzako laugarren mailako neska-mutilak udaletxean izan dira gaur goizean gure herriko historiaren berri izan eta Ermuko Udalaren funtzionamendua gertutik ezagutzeko.

José Luis Araujo alkateorde eta Gizarte Ongizateko, Hezkuntzako eta Hiritarren Segurtasuneko zinegotziak gidatu ditu udaletxean izan diren ia hogeita hamar ikasle eta bi irakasleak. Papera eta boligrafoa eskuan, neska-mutilek adi-adi jarraitu dituzte zinegotziaren azalpenak, eta bisitaren xehetasun guztiak apuntatu dituzte euren koadernoetan.

Bilkuren Aretora iristean, ikasleek euren galdera eta zalantza guztiak azaldu dizkiote José Luis Araujori. Lerro hauen ostean bisitako irudi batzuk ikus ditzakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du
Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako