Zure eguzki labe propioa eraikitzen ikasi nahi al duzu?
Ermuko Udalak eguzki labeak eraikitzeko tailer praktiko bat antolatu du, gehienez ere 15 pertsonak euren labe propioa sortzen ikasi ahal dezaten.
Javier Crespo irakasleak eskainiko du ikastaroa, eta horren helburua elikagaiak prestatzeko modu ezberdinak ezagutzea da. Horretaz gain, erregai fosiletan eta elektrizitatean oinarritutako sukalde tradizionalari alternatiba errealak eta eraginkorrak bilatzen eta horiek indartzen aitzindari bihurtu nahi du Ermua.
Mota honetako labeek edonolako platerak prestatzea ahalbidetzen du, CO2 emisiorik eragin gabe eta argindarrik kontsumitu gabe; beraz, kutsadura murrizten laguntzen dute. Crespo irakasleak azaltzen duen moduan, eguzki labeen erabilera oso erraza da, eta urteko hilabete guztietan erabili daiteke. Gainera, kilo bat baino gutxiago pisatzen du, ez da diru asko behar eraiki ahal izateko eta ez da arriskutsua, labearen kanpoko atalek ez baitute erretzen.
Ikastaroa eguzki labea eraikitzeko interesa duten eta, beraz, ingurumenaren alde lan egin nahi duten 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago. Gehienez ere 15 plaza egongo dira tailerrean parte hartzeko, eta izena emateko epea gaurtik hasi, apirilak 10, eta hilaren 28ra arte egongo da zabalik Abiapuntuko bulegoetan. Ikastaroaren prezioa 10 eurokoa da, eta labea eraikitzeko materiala doakoa izango da parte-hartzaile guztientzat.
Ikastaroa maiatzaren 2an hasiko da, eta saioak hilaren 4an, 9an, 11n eta 16an garatuko dira, 17:30etik 19:30era, Izarra Centren. Guztira, beraz, 15 orduko tailerra izango da.
Lotutako albisteak

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago