San Antonioko aparkalekua ia osorik hustea eskatzen dute trenbide eta geltokiaren obrek

21.04.17
Hirigintza

Ermuan tren geltoki berria egiteko eta trenbidea bikoizteko proiektuaren lanak gauzatzen ari diren Tecsa-Campezo-Geotunel Aldi Baterako Enpresa Elkarteak -UTE-ak aurrera jarraitzen du exekuzioan eta proiektuan eta datozen asteetan hainbat mugarri berri beteko dituzte. Enpresek trenbidea desbideratzeko eta San Antonio aparkalekuaren gainetik aldi-baterako zubia prestatzeko hainbat lan aurreikusita dituzte. Hori horrela, langileek lanean ari dira 634 errepide nazionalaren gainetik hori zeharkatuko duen zubiaren oin edo euskarriak prestatzeko eta gure herritik doan Donostia-Bilbo arteko tren bidezko komunikazio zerbitzua eskaintzen segitzeko. Zubi alternatibo hori prest dutenean zaharra eraitsi eta kendu egingo dute. Horrek lan guztiak segurtasunez egin ahal izateko aparkalekua ia osorik hustu egin behar da, beheko zatia erabat eta goikoan beste hainbat leku gehiago.

Enpresek geltoki zaharraren ondoko malda edo hormari eusteko lanean ari dira, pantaila prestatzeko asmoz mikropiloteak sartzen ari direlarik lurrean. Zubiaren oinak izango direnak altxatzeko lanean ari dira eta jada 2. eta 3. oinarekin ari dira, aldi-baterako zubiarekin trena bihurgunearen barruko aldera bideratuko dutelarik gaurkoarekiko alderatuz gero. Geltoki edo estazio zaharra amaitzen zen horman lanean ari dira beste euskarri gune bat prestatzeko. Datorren astean plaketaz gainetik jantzitako horma botatzen hasiko eta horretan zuloak (katak) egingo dituzte karga eta horri eusteko tirante tentsoreak nola dauden ezagutzeko. Lan batzuk garajeetatik egingo direnez gero, udalak informazio oharra kaleratu du erabiltzaileek jakinaren gainean egin daitezen.

Udalak auzoaren ingurunean eta ahal den hurbilen aldi-baterako beste 63 aparkaleku egokituko ditu (izelaietan, Abeletxen, Bizkaia eta Gizouzkoa Etorbidean, Jator edo San Antonio okindegiaren aurrean, eta abar) San Antoniokoa hustu izan beharrak sortzen dituen eragozpenak eta afekzioa gutxitzeko. Azpiegitura abuztuan berriz erabiltzeko moduan izango dela aurreikusita dago, epeak betez gero.

Obra aurrera egitean eragingo zaion beste leku bat, egungo zubi azpiko espaloia da. Hor oinez pasatzen jarraitu ahal izateko espaloia estutu eta egitura babesgarri bat jarriko dute –errehabilitazioetan erabiltzen diren bezalakoak- mekano hodiko egitura eta goiko aldean zura jarrita izango duena, edozein material eroriz gero kalterik eragin ez dezan. Pasabidea esan bezala estuago utziko da eta segurtasun gehiagorako argiak jarriko dira, gauetan puntu beltz bat izatea ekiditeko. Datak eta lanak gehiago zehaztu ahala, ezagutzera emango ditugu.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da