Ermuko KZguneak presentziazko lau ikastaro eta formazioa 370 orduz proposatzen digu maiatzerako

24.04.17
Hezkuntza

Gure herrian eta Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan dagoen KZgunea zerbitzuak erabiltzaileoi Teknologia Berrien eremuan doako prestakuntza zabala eskaintzen jarraitzen du, horretarako bertan egin beharreko nahiz urrutitik eta Internet bidez jarraitu ahal diren hainbat ikastaroei esker. Ikastaroen eskaintza zabala da, baita ordutegiak, aukeran gure interesen arabera hartu ditzakegunak gure zereginekin bat egin eta uztartzeko. Hastear gauden maiatzerako, ikasten eta gozatzen jarraitzeko aukera bikaina dugu, giro ezinhobean eta eskarmentu handiko begirale dinamikoen eskutik. Aprobetxa dezagun!

Zerbitzuak apirilerako antolatu dituen ikastaroen eskaintzak lau proposamen ditu barne. Ikastaro eta trebakuntza proposamen horiek ondorengoak dira. Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan dago Ermuko KZgunea, udal liburutegiaren gainean.

Maiatzerako ikastaro presentzialak hauek dira:

  • Interneten oinarrizko ikastaroa (20 ordu):
    • Maiatzaren 2tik 15era, 09:00etatik 11:00etara
    • Maiatzaren 2tik 15era, 18:00etatik 20:00etara
  • Ofimatika Ikastaroa (20 ordu):
  • Maiatzaren 15tik 26ra, 11:00etatik 13:00etara
  • Telefono azkarrei -Smartphone deritzanei- eta tabletei buruzko ikastaroa (14 ordu):
  • Maiatzaren 16tik 24ra bitartean, 16:00etatik 18:00etara.
  • Sare sozialak (16 ordu):
  • Maiatzaren 22tik 31ra, 18:00etatik 20:00etara

Formakuntzaz gain, Interneterako doako sarbidea, IT Txartela ziurtagiria ateratzeko azterketak eta elkarteentzat doako webguneak sortzeko aukera ere eskaintzen ditu Kzguneak.

Informazio gehiagorako, interesdunek 94 403 33 45 telefonora deitu, tutor.ermua@kzgunea.net helbidera idatzi edo Teresa Murga eraikineko bigarren solairura jo dezakete.

Ikastaro bakoitzaren egun eta ordu zehatzak ikusteko, eragin ''informazio gehiago’atalaren gainean, lasterbidez baliatuz eskainzten baitizkizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko
Imagen
03.11.25
Gabonetako postala marraztera animatzen zara?

Proposamen irabazlea etxeetara bidaliko zaigun aurtengo zorion txartelaren irudia izango da