‘Haurreskola’k datorren ikasturterako matrikulazio aldia zabalduko du datorren asteartean

24.04.17
Hezkuntza

Ermuko ‘Haurreskola’ haurtzaindegiak 2017-18 ikasturterako matrikulazio aldia irekiko du datorren astean. Izen-emateak maiatzaren 2tik 12ra bitartean hartuko dira. Datozen egunetan zehar izena ematen duten umeek irailean hasiko dira zentrora joaten. Haurtzaindegiak hainbat plaza eskainiko ditu irailetik aurrera jaio berri, urte bat edo urte batetik bira arteko adina dutenentzat. Eskabidea 2016 eta 2017 honetean jaiotakoen gurasoek edo legezko tutoreek aurkeztu dezakete. Eskabideak haurtzaindegian bertan hartu eta aurkeztu behar dira. Hori lanegunetan egin ahal da, goizeko hamarretatik hamaiketara bitartean.

Ermuko haurtzaindegia ‘Haurreskolak’ partzuergoaren barne dago eta bere kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren eta udal honen esku dago.

Haurtzaindegiaren ordutegia goizeko zazpi eta erdietatik arratsaldeko bost eta erdietara bitartean luzatzen da etenik gabe. Ermuko haurtzaindegiak 0 urtetik bira bitarteko jaioberri eta umetxoak hartzen ditu eta 63 umerentzako lekua du. Bertan sei gela, jantokia eta beste gela osagarriak daude.

Haurreskolak patzuergoak matrikulazio aldiaren zehetasunak azaltzen dituen argitalpena kaleratzen du. Bertan jakin beharreko guztiak jasotzen dira, zentroen definizioa, tipologia, ordutegiak eta egutegia, kuotak, onarpen eta baremazio irizpideak edo jatorduen inguruan jakin beharrekoak.

Argibide eta zehaztasun gehiagorako, interesdunek Iparragirre kaleko egoitzara joan daitezke edo 943 17 64 31 telefonora dei dezakete.

Lotutako albisteak

Imagen
06.06.24
Energia-eraginkortasuna eta LED argiak Osoko bilkura txikiaren mamia

Anaitasuna, Sallente eta San Pelayo ikastetxeetako ikasleek gaurko Osoko bilkura partekatu dute udalbatzarkideekin batera
Imagen
27.05.24
Izarra Fundazioak sustaturiko Pro IoT jardueraren IV. edizioari amaiera eman zaio

Uni Eibar-Ermua eta Armeria Eskolako goi mailako ikasleek euren proiektuak aurkeztu zituzten Izarra Centren
Imagen
22.05.24
Haurren Kontseiluak 2023/2024 edizioari amaiera eman dio

Gaurkoan 14 neska-mutilek landutakoa aurkeztu dute, ikasturteko azken saioan