Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk enpresentzako laguntzak aurkeztuko Debegesan
Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta SPRI Taldeak 2017rako dituzten diru-laguntzen berri emateko Debegesak doako jardunaldia hartuko du ostiral goizean, Debabarreneko enpresei espresuki zuzendutakoa.
Debegesa garapen agentziak, SPRI Taldearekin batera, eskualdeko enpresentzat doako jardunaldia antolatu du Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta SPRI taldeak 2017 urtean eskainiko dituzten laguntzen berri emateko. Ekimena ‘Ostiralak Debegesan’ izenekoaren baitan txeratzen da. Jardunaldia ostiral honetan egingo da, apirilak 28, 9:00etatik 11:00etara Debegesaren egoitzan. Josu Ocariz, SPRIko Berrikuntza sailaren arduraduna, eta Imanol Cuetara, SPRIko Ekintzailetza arloko arduraduna, izango dira saioan parte hartuko duten hizlariak. Jardunaldiaren baitan, SPRIk eskaintzen dituen laguntzez gainera, Berrikuntza programetako laguntzak izango dituzte hizpide, hala nola:
- Renove Makineria
- Innobideak Lehiabide
- Innobideak Kudeabide
- Innobideak Pertsonak
- Innobideak Prestakuntza
Parte hartu nahi duten enpresek izena eman dezakete online www.debegesa.eus atarian, 943 82 01 10 telefonora deituz edo pymes@debegesa.eus helbidera idatziz.
Lotutako albisteak
Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan