Ciencia en Acción’ eta ‘Adopta una estrella’ lehiaketara aurkeztu ahal izateko azken egunak

26.04.17
Hezkuntza

Lan eta proposamenak aurkezteko azken eguna maiatzaren 15eko asteazkena da

‘Ciencia en Acción’ Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiaren CSIC- delakoaren ekimena da; horrekin bat egin dutelarik Lilly Fundazioa edo Fisika, Kimika eta Astronomiako elkarte espainiarrak, Biokimika eta Biologia molekularreko elkarteek, Geologia Ssozietateak edo UNED-ek besteak beste.

Programak zientzia eta teknologia helarazi nahi dizkie herritarren gehiengoari, modu dinamiko, erraz eta entretenigarrian.

Eibarrek eta Ermuak ‘Ciencia en acción’ programaren aurtengo XVIII. edizioa hartuko dugu eta fase finalaren egoitza izango gara urriaren 6tik 8ra bitarteko egunetan, horiek barne. Ermuan azoka egingo da eta Eibarko Coliseoan sariak banatuko dira. Udalerri biek Innpulso Sarean –Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiriek eratzen duten sarean- daude eta kide dira, jasangarritasun ekonomiko, ezagutza eta berrikuntzaren aldeko ahalegina egiten dihardutelarik. Horrek mesede egin izan dioelarik programa ospetsu horren egoitza izateko orduan.

Ekimenaren xede dira zientziaren komunikazio soziala sustatzea, zientziaren irakaskuntza berritzea eta hori nahiz teknika modu errazean gizartera zabaldu eta hedatzea. Programak heziketa zientifiko eta horren zabalkunderako plataforma eskaintzen du, ekimena hedabide eta ikastegientzat, nahiz hezkuntzaren maila guztietako irakasleentzat –unibertsitatea barne- adin eta maila guztietako ikasleentzat zabalik dagoelarik.

‘Ciencia en Acción’ programaren hamazortzigarren edizioa urriaren 6tik 8ra bitartean gauzatuko da Ermuko Izarra Centren eta Eibarko Coliseoan.

Anima zaite zeta parte hartu ezazu, maila guztietako zientzietako irakasleentzat nahiz zientzia zabaltzaileentzat pentsatua dago. “Adopta una estrella” gazteleraz nahiz portugesez hitz egiten duten edo zein herriko lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei zuzentzen zaie. Lanak maiatzaren 15a baino lehen bidali behar dira www.cienciaenaccion.org webgunearen bitartez.

Argibide gehiagorako 943179151 telefonora deitu edo dl@udalermua.net postontzira idatzi dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko