Zarataren arazoaz kontzientziatzeko nazioarteko eguna

26.04.17
Ingurumena

Gaur –apirilaren 26ko asteazken honetan- zarataren arazoaz kontzientziatzeko nazioarteko eguna da, hogei urtetik gora gogoan izaten dena. Gizarte zaratatsuan bizi gara, oso zaratatsuan. Naturak propio eragindako zaratez gain, gizakion jarduera piloak zarata sortzen dute. Gero eta zarata gehiago eta bortitzagoa. Zarata mota asko dugu: industriala, trafikoak eragindakoa eta, azken boladan, aisialdian eragiten duguna, ezerosoen arten azkar kokatu izan dena, gure gizartean altuegia izan eta eragin handia izateagatik.

Horregatik guztiarengatik, kutsadura akustikoaren aurrean sentiberatasuna areagotzeko diziplina urbanistikoko udal sailak bat egin du gaurko ‘Zaratarik gabeko nazioarteko egun honetako’ ospakizun eta aldarrikapenarekin. Iazko ikasturtetik tailer batzuk gauzatzen ari da gure herriko ikastetxeetan, zarata ezagutu, aztertu eta prebenitzen ikasteko xedez. Tailerretan herrian ditugun lehen eta bigarren hezkuntzako eta batxilergoko zortzi ikastegietako ia 1.500 ikasle parte hartu dute.

Ikasleek prestaturiko lanek aztertu eta horiek aintzat eta oinarri hartu izan ditugu udalean hiru orriko informatiboa prestatzeko, agiria ikastetxeetara banatuko dugularik parte-hartzaileek ikasi eta ikusitakoaz hausnarketa egiten jarrai dezaten eta, beren familiako kideekin eta ezagunekin, partekatzerik izan dezaten.

Partaideek lortutako ondorio eta hausnarketei beren balio aitortze aldera, aztertutakoak eta emaitzak bildu eta hiru orrikoa argitaratzea erabaki dugu, ikasleek egunotan jasoko eta etxera eramango dutena. Agiri horretan jasotzen denez kutsadura akustiko nagusia gizakiok eragiten dugu; zaratak gaixotasunak ere eragiten ditu; kasurako, gor geratzea edo hipoakusia deritzana; zaratak kontzentrazioa eta ikasketa eragozten du; ikastetxe guztiek kutsadura akustikoa dute eta 60 dbko soinuak gainditu behar ez balute ere, horren gainetik daude Osasunaren Mundu Erakundeak (OMSk) dioenez; are gehiago, jantokietan 85 db arteko zarata izan ohi da batzuetan; horregatik arazoaz jabetzea eta sentiberatasuna lantzea hain garrnatzitsua zaigu, osasungarri diren ohiturak zabalduz eta zaratak osasunari ez ezik, elkarbizitzari eta ingurumenari ere eragiten dioela aintzat hartuta.

  • Ikastetxeak                    Ikasle kopurua
  • ANAITASUNA                               226
  • ESKOLABARRI                            134
  • DBH IES ONGARAI                     218
  • DBH IES ANAITASUNA               187
  • DBH IES UNi Eibar-Ermua            50
  • Ongarai                                        212
  • Sallabente                                   123
  • San Pelayo                                  345

Lotutako albisteak

Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
21.03.25
Itzali argia. Planeta defendatu

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara
Imagen
13.03.25
Edukiontzi marroia txartel berriarekin edo App aplikazio batekin bakarrik ireki ahal izango

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko