Liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturteko azken azterketak direla eta

27.04.17
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak bere ordutegia luzatuko du datorren asteartetik, maiatzaren 2tik, ekainaren 11ra arte, igandea, hala nahi duten ikasleek ikasturteko azken azterketak eroso eta denbora luzeagoan prestatzerik izan dezaten.

Epe horretan, liburutegia 09:30etik 00:00etara zabalik egongo da, etenik gabe, astelehenetik ostegunera. Ostiraletan betiko ordutegia mantenduko da, hau da, goizeko 09:30etik iluntzeko 20:30era bitartekoa. Asteburuetan, larunbat nahiz igandeetan, 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara izango da zabalik liburutegia.

Maiatzaren 1eko zubian, larunbatetik astelehenera bitartean, liburutegia itxita egongo da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez