Ostegunean maiatzeko zine programazio berriari hasiera emango dio Ermua Antzokiak

02.05.17
Ermua Antzokia

Ostegun honetan zine programazio berria hasiko dugu Ermua Antzokian. Betiko legez, egun ikusgai ditugun filma onenetarikoak eta maiatzean bertan estreinatuko direnak bilduz. Proposamenak guztira 16 titulu biltzen ditu, guztiak erakargarriak pantaila handian gozatzeko. Ostegunetako zineklubean laur filma proiektatuko ditugu, zine komertzialean berriz 8, horien artean Ridley Scottek zuzenduriko eta Michael Fassbender aktoreak prtagonizaturiko ‘Alien: Covenant’ estreinua. Hortaz, nazioarteko nahiz estatutuko zine onena, azken kasu honetan, esaterako, Luis Tosar eta Javier Gutierrez aktorrek protagonizaturiko ‘Plan de fuga’ thrillerra izanik. Eta azkenik, haurrentzako emanaldietan ere izango da zer ikusi, beste lau filma on dakarkigulako gazteentzat.

Ostiral honetan Finlandiako lan bat izango dugu El otro lado de la esperanza titulukoa, Aki Kaurismakik zuzendari ospetsuarena. Lan honegatik, Zilarrezko Hartzaren saria irabazi zuen zuzendari onenarentzat, Berlineko Zine jaialdiaren azken edizioan. Helsinki hiriko kale hotzetan Wikhstrom izeneko gizonak eta Siriako Khaled errefuxiatuak topo egingo dute. Lehenak bizitzaz aldatu nahi eta bigarrena iritsi berria da baina ez du asilorik lortu izan. Filma dotorea eta gazi-gozoa da. Titulu hau Inmigrazio Jardunaldien baitan proiektatuko da, horiek aste honetan zehar gauzatuko baitira. Filma liluragarria da, beharrezkoa. Ohiko zortzi eta erdietan proiektatuko da, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko. Arratsaldeko 7 eta erdietan Nieve negra zinta argentinarra proiektatuko dugu. Thriller aparta da, Ricardo Darin eta Leonardo Sbaraglia aktore ezagun eta bermekoek protagonizatzen dutena, Laia Costa ezezagunagoarekin bat. Salbador Patagoniako leku isolatu batea bizi da, anaia istripu bortitzean galdu zuenetik. Hainbat aurte beranduago bere beste anaia eta koinatuaren bisita jasotzen du, konpartitzen duten oinordetza kitatzeko. Istorioak barne harrapatzen zaitu, suspensea hasten doan heinean. Interpretazio borobilak eta paisai malkartsua nagusi dira, gidoi argia duen filma honetan. Emaitza intrigazko filma ona eta Argentinako zinea sasoitsu daudela agerian utziko. Larunbatean ezik, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ere ikusi ahal izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena zientzia-fikzio kategoriako Life titulua izango da, Daniel Espizonak zuzendutakoa eta Jake Gyllenhaalek protagonizatutakoa. Espazioan dagoen nazioarteko estazioan dauden 6 kidek munduarentzako ezinbesteko aurkikuntza egingo dute: Marte planetan bizitza dagoela egiaztatu ahal izango. Datu garrantzitsu hori, mehatsu eta arazo bihur daiteke gizakiontzat. Abentura eta biziraupena eskutik datoz emozioz beteriko superprodukzio honetan, zeinak terrorea eta zientzia-fikzioa uztartzen dituen ikusleen gozamenerako. Filma honek gauza bat frogatzen du, ondo pasa daitekeela oso gaizki pasatuta ere. Life larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Haurrentzako emanaldian, igande arratseko 5etan, animazio eta marrazki bizidun japoniarrak ikusgai izango ditugu, Your name tituluarekin. Filma sari piloa lortu ditu eta agerian jartzen du japoniarrak animazioan maisu direla, aintzatetsiak baitaude merezimendu osoz. Filma hau generoaren barneko bitxia da.

Hilabete berriro legez, bonoa eskuragai dugu Lobiano Kulturgunean nahiz Antzokiko takilan bertan. Horri esker, zine komertzialeko nahiz zineklubeko saioetara joan ahal izango gara, 1,2€ren truke. Maiatzeko bonoak 14,4 euroren prezioa du.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu