Alcobendas herrian emakume bat eta bere semea erail izana gaitzesteko kontrentzazio isila
Ermuko herriak bere gaitzespenik irmoena erakutsi du gaur eguerdian du aste honetan Alcobendas herrian emakume bat eta bere semea erailak izan direlako. Eta elkartasuna adierazi die senideei eta baita biktimen lagunei.Udalbatza-kideak, toki-erakundeko langileak eta herritarrak ordu laurdeneko kontzentrazio isila eta agerraldia egin dugu gaur eguerdian udaletxe aurrean, Eudelek, Euskadiko Udalerrien Elkarteak egindako deialdiari jarraiki.
Ermua Berdinsareako kide da eta bat egin du honek zabalduriko mezuaz, non gogorarazten duen heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da. Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.
Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan Berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.
Lotutako albisteak
Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan