Sareko hodi zulatuak hiruguneko hainbat kaleetako eraikin urik gabe utziko ditu 4 orduz

09.05.17
Abisuak eta matxurak

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak ezagutarazi du Probaleku, San Inazio, Bizkaia Etorbideak, Zearkale eta Diputazio kaleetako eraikinek gaur arratsaldeko 4 eta laurdenetara bitartean –hiru ordu eta erdiz gutxi gorabehera- ur edangarririk gabe egingo direla Probaleku kaleko zati bat berritzeko lanetan sare nagusiko hodi bat zulatu eta gero.

Urik gabe izango diren eraikinak zehatz mehats ondorengoak dira: Probaleku, San Inazio, Bizkaia Etorbideak eta Zearkale kaleetako eraikin guztiek. Hodiaren zulatua goizekohamaikak eta hogei pasatxoan gertatu izan da Murgil eraikuntzako langileek eta makina kalea zabaltzen ari zirenean fibrozementuko zaharraren deribazio batekin topo egin ondoren. Hodi nagusiari lotuta kalea zeharkatzen zuen beste batekin topo egin dute eta hori zulatu.

Ur kontsortzioa jada lanean da gorabeherari aurre egiteko eta zulatua konpondu eta ura zerbitzua berriz emateko. Kontsortzioaren arduradunek aurreikusi gabeko mozketa eta matxura honek sorturiko eragozpenak barkatzeko eskatu dute. Ura lehenbailehen emateko gogotik egingo dutela jakinarazi eta, ahal dutenean abisurik gabe, ura emango dute. Hortaz, adi.

Lotutako albisteak

Imagen
03.10.25
Meatze-erlea aliatua eta laguna da

Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Imagen
Uretamendiko tunelak | Túneles de Uretamendi
04.08.25
Uretamendiko tunelak itxita 22:00etatik 06:00etara

Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago