Ur-hornidura eten egingo da bihar hirigunekoi hainbat kaleetan lau ordu eta erdiz
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak jakinarazi duenez, ur-mozketak egingo dira bihar herriko hainbat puntutan hornidura sarea hobetzeko lanak direla eta.
Ur-mozketak Erdikokale, Santiago plazatxoa, Izelaieta, 2, 4, 6, 8, 10, 12, 14, 16; Zubiaurre 2 eta 4; Baldespina Markesaren 1, 3, 5, 6, 7, 8, 9 eta Konbentukoa 1 eta 3.kaleetako eraikinei eragingo die. Ohar informatiboak eta jakinarazpenak jarrita daude jada mozketak eragina izango duen tokietan.
Gipuzkoako Uraken arabera, hobekuntza lanak 13:00etan amaituko dira, baina gerta daiteke lanak aurreikusitako ordua baino lehenago bukatzea. Horrela bada, abisurik gabe ura emango da. Bestalde, lanak luzatzen badira, Uraren Telefonoan (902 30 22 22) emango dira argibide eta informazio guztiak.
Enpresak azaldu duenez, mozketaren ondorioz posible da presio jaitsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait aldaketa gertatzea. Horregatik, aldez aurretik hiritarrei eragozpenak barkatzeko eskatzen zaie.
Lotutako albisteak
Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago