Hementxe da Letra Galiziarren XXXIII. edizioa

11.05.17
Kultura eta Gazteria

Ermuko Galiziako Etxeak asteburu honetan ospatuko du Letra Galiziarren hogeita hamahirugarren edizioa, eta ekimenez betetako programa aurkeztu du. Jardunaldi galiziar honen aurtengo edizioan Carlos Casares idazle ourensearra omenduko da; Galiziako literaturak XX. mendeko azken hamarkadetan izan duen idazlerik nabarmen eta berritzaileenetako bat.

Ostirala, larunbata eta igandea izango dira jai-egun nagusiak, baina Galiziako Etxeak aste osorako ekitaldi ezberdinak antolatu ditu. Esaterako, gaur osteguna, 19:30etik aurrera, chave txapelketa ospatuko da San Isidro kalean.

Festa ostiral arratsaldean hasiko da, maiatzak 12, 18:30etik aurrera San Isidro kalean olagarro saltokia zabalduko baita, olagarroa erosi eta dastatu ahal izateko. Postua asteburu osoan zehar izango da zabalik, eta bestelako galiziar produktuak erosteko aukera ere izango da. Gainera, etxeko txikienek Okin Zurin ostiraletik igandera abian izango diren barrakez gozatu ahalko dute.

Jarraian asteburu honetarako programa ikus dezakezue:

Maiatzak 12, ostirala

  • 18:30 Olagarro saltokia zabalduko da San Isidro kalean
  • 19:00 Galiziako bandera jarriko da udaletxean
  • 19:30 Gaita poteoa Ermuko kaleetan zehar Eibarko Galiziako Etxeko Os Galaicos taldearen eskutik
  • 19:30 Ermuko Wu Xing eskolaren borroka-arteen erakustaldia Orbe Kardinala plazan
  • 23:00 Mar Rivero bakarlariaren kontzertua San Isidro kalean, Galiziako Etxearen aurrean
  • 00:00 ‘Sekulako queimada’ Galiziako Etxean, Ambigú tabernaren eskutik

Maiatzak 13, larunbata

  • 11:30 Talde gonbidatuen kontzentrazioa Galiziako Etxean, eta Ermuko Txindurri eta Miranda de Ebroko Anduriña taldeen desfilea Orbe Kardinala plazara
  • 12:00 Letra Galegoen XXXIII edizioaren aurkezpena José Luis González ‘Poxpolo’ pregoilariaren eskutik
  • 12:15 Txindurri eta Anduriña taldeen kantu eta dantza erakustaldia Orbe Kardinala plazan
  • 13:00 A Coruñako Israel orkestraren bermut-saioko emanaldia Orbe Kardinala plazan
  • 14:00 Ohorezko ardoa Galiziar Zentroan eta Anduriña taldearen emanaldia San Isidro kalean
  • 15:00 Anaitasun bazkaria Galiziar Zentroan
  • 18:00 Knockout taldearen erakustaldia Orbe Kardinala plazan
  • 19:00-22:00 y 23:30-02:00 Israel orkestraren emanaldia Orbe Kardinala plazan. Etenaldietan Mar Rivero bakarlariak kanta batzuk abestuko ditu

Maiatzak 14, igandea

  • 11:30 Talde gonbidatuen kontzentrazioa Galiziako Etxean, eta Ermuko Txindurri, Extremadurako kultur etxeko Flor de Tomillo eta Laudioko Espalladoiro taldeen desfilea Orbe Kardinala plazara
  • 12:00 Kantu eta dantza erakustaldia Orbe Kardinala plazan
  • 12:00-13:00 Ohorezko ardoa parte-hartzaileentzat Galiziar Zentroan
  • 13:00-14:00 Israel orkestraren bermut-saioko emanaldia San Isidro kalean
  • 14:00 Espalladoiro taldearen emanaldia San Isidro kalean
  • 19:00-22:00 Israel orkestraren azken emanaldia Orbe Kardinala plazan

Lotutako albisteak

Imagen
14.06.24
Mugarteak aire zabaleko XXX. pintura lehiaketa antolatu du

Lehiaketa igande honetan, ekainaren 16an, izango da Ermuko kaleetan
Imagen
14.06.24
Ongaraik auzoko jaiak berreskuratu ditu ia lau hamarkadaren ostean

Bazkari herrikoia, musika eta txirrindulari erronka dira egitarauko protagonistak
Imagen
07.06.24
Asteburuan 'Txindurri eguna' ospatuko da

Taldeak antolaturiko jarduerak gauzatuko larunbata eta igandean